SUPER AMARA Bera Berak froga gehiago egin ditu gaur Bidebietan, ateak itxita jokaturiko lagunartekoan Esme López Bera Berako jokalari ohiak entrenatzaen duen Aviron Bayonnais taldearen aurka.
Frantziako N1 mailan dagoen talde gaztearen aurkako partidan Imanol Álvarezek froga berriak egin ditu eta jokalarientzat minutu gehiago, denak Etxeberria izan ezik, atsedena hartu baitu gipuzkoarrak. SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak defentsa berria frogatu du eta bigarren zati osoan eskuin hegaleko jokalaririk gabe aritu da.
SUPER AMARA Bera Bera 46, Aviron Bayonnais 11
SUPER AMARA Bera Bera 46 (20+26): Zugarrondo, Ezkurdia (5), Menéndez (3), Karsten (4), Terés (2), Berasategi (6) eta Cardoso (1) –siete inicial- Da Silva (7), Arderius (5, 1p), Arrojeria (4), Sans (4), Camejo (5), Arruda (o.a.) eta Castellanos (o.a.)
Partzialak: 3-0, 5-0, 10-1, 13-2, 15-4, 20-4 –atsedenaldia- 25-5, 27-7, 33-7, 38-8, 42-8 eta 46-11