Bera Bera

Select your language

Udan berrikuntzak izan ostean, aurreneko lagunartekoak beti arreta pizten du jokalari berrien ekarpenak eta Imanol Álvarezen ideiak ikuste aldera. Partidak ez du hutsik egin eta SUPER AMARA Bera Bera nagusi izan da HGB Prosetecnisa Zuazoren aurrean (32-21) Zumaiako Udako txapelketan.

Horregatik, aurreneko minutuetan eman diren akatsak gainditu ostea, taldea defentsan sendotu da eta pixkanaka pixkanaka bizkaitarrak atzean utzi ditu. Imanol Álvarezek talde ezberdinak ezarri ditu 6-0 defentsapean. Hasieran Berasategi eta Menéndez erdian Sans eta  Etxeberria ondoan eta Arderíus eta Ezkurdia hegaletan Castellanos atepean zelarik.

Kanpotik zailtasunak izanda, HGB Prosetecnisa Zuazok ondo aurkitu du Hernández sei metroetan eta honek sartutako golari esker eta lorturiko penaltiak taldea partidan mantendu du. Halere,  Camejo eta Terés sartuta zailago izan du, ondorioz donostiarren kontraerasoak iritsi dira Castellanosen ekarpenari esker. Lehendik Etxeberria eraginkor egon da Aallà aurrean. Baina Karsten atera da eta lau golekin –bat penaltiz- hutsuneak ondo aurkituz gainera. Argentinarra hatz lodian ebakuntza izan ostean gogotsu itzuli da eta defentsan ere lan txukuna egin du. Erasoan bi gol sartu ditu Camejo pibotak eta aukera ere izan dute Zugarrondok eta Balonmano Colores taldeko jokalari Danila So Delgadok, bigarren zatian gola sartu dituelarik. Izan ere, baja izan dira Aramendia eta Azurmendiz gain, Dos Santos eta Da Silva.

Bigarren zatian, Álvarezek Sans eta Terés kokatu ditu erdian Menéndez eta Etxeberria ondoan eta Cardoso eta Ezkurdia hegaletan, Zugarrondo atepean. Arderíusek kataluniarra ordezkatu du eta Etxeberriak albokoan jokatu du. Azpimarratzekoa gainera gipuzkoarrarak eskuaira bidalitako jartiketa.

SUPER AMARA Bera Berak bi partzial onak egin ditu partida erabat apurtzeko, Arruda jarri da atezain, minutuak pasatu ahala hobera joan dena eta Imanol Álvarezek ere bi pibote jarri ditu Sans eta Camejo, defentsan ere aritu direnak. Karstenek sekulako golarekin itxi du partida. 

Ondorioz, lehenengo lagunartekoan froga positiboa. Hurrengoa, abuztuaren 16an, osteguna, Bidebietan 19etan Aiala Zarautz taldearen aurka. 

SUPER AMARA Bera Bera 32 (14+18): Castellanos, Ezkurdia (3), Menéndez (4), Sans (2), Arderius, Berasategi (1) eta Etxeberria (5) –titular- Cardoso (5), Delgado (2, 1p), Karsten (6, 1p), Terés (1), Camejo (3), Arrojeria, Zugarrondo (o.a.) eta Arruda (o.a.).

HGB Prosetecnisa Zuazo 21 (8+13): Aallà, Velasco (2), Gil (2, 1p), Hernández (2), Encina (1), Manrique (2) eta Erauskin (2)  –titular- Bengoetxea (1), González de Garibay (5, 4p), Perasic (1), Barros (1), Sánchez (1), De Andrés (1), García eta Muñiz (o.a.).

Epaileak: Xabier Loidi eta Enar Loidi (Gipuzkoa)

Kanporatuak: Karsten (2) Super Amaratik eta Sánchez HGB Prosetecnisa Zuazotik

Partzialak: 2-2, 4-4, 5-5, 9-6, 11-6, 14-8 –atsedenaldia-  18-10, 23-11, 25-13, 27-16, 29-18 eta 32-21.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores