Bera Bera

Select your language

Aurredenboraldiko lehenengo froga iritsi da. Xixonen burutuko den Superkoparako hiru aste falta direla, SUPER AMARA Bera Berak bihar larubatean HGB Prosetecnisa Zuazo izango du aurrean Zumaiako Lubaki kiroldegian 19etatik aurrera.

Aurreneko hitzordurako, Imanol Álvarezek 16 jokalari ditu prest hortaz, Arruda, Camejo, Terés eta da Silva jokalarien debuta izango da, Judith Sans itzuleraz gain eta prestaketa egiten ari den Balonmano Coloreseko jokalari Danila So Delgadok ere parte hartuko du. Ezker sorbaldan luxazioa izan da baja da Priscila Dos Santos. Hortaz, Zumaian izango dira hiru atezainak: Zugarrondo, Castellanos eta Arruda; Etxeberria eta Cardoso eskuin hegaleko jokalariak, ezker hegalari Ezkurdia eta da Silva; Arrojeria eta Arderíus zentralak; Sans, Terés eta Camejo pibotak eta Menéndez, Berasategi, Karsten albokoak, Zaragozako gaztearekin batera.

Aurrean, asko berritu den HGB Prosetecnisa Zuazo, non besteak beste Ane Encina Bera Berako jokalari ohia den. Salneurria, hiru euro.

SUPER AMARA Bera Berak ondoren beste lau lagunarteko jokatuko digu. Abuztuaren 16an Bidebietan Aiala Zarautz izango du aurrean; 21 eta 22an A Sangriñan Aula Alimentos de Valladolid eta Mecalia Atlético Guardés edo Helvetia Alcobendas eta hilaren 28an Egiako txapelkdetan berriro HGB Prosetecnisa Zuazo.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores