Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak gaur goizean Bidebietan 2018-19 denboraldirako kamisetak aurkeztu digu gaur.

Donostiarrek klubeko koloreak mantendu ditu oinarri gisa, hau da, urdina etxeko talde moduan aritzeko eta laranja bigarren kamiseta. Atezainek gorria, berdea ala horia izango dute aukeran.

Alba Menéndez kapitaina Maitane Etxeberria eta Merche Castellanosekin batera kamiseta berriak erakutsi dituzte. Kibor enpresak eginda, koloretsuagoak dira, urdina nahiz laranja eta bi koloretan egin dira, hau da, zenbakiaren inguruan txuri gunea desagertu da eta sorbaldan urdina ilunago da, prakak bezala. Bestetik, laranja kamisetak beltzak dira sorbaldak eta prakak. Atezainen kamiseta ez da ia aldatu, iaz Zugarrondok egindako diseinuari eutsiz.  

Babesle nagusiak kamisetaren zehar kokatu dira: erdian SUPER AMARA, Gipuzkoako foru Aldundia, eta Donostiako udala, Lacturale eta Gesalaga; Irizar, sorbaldan eta Autocares David eta La Perla galtzetan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores