Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak gaur goizean Josean Gasca kiroldegian aurtengo denboraldian izango diren Judith Sans pibota eta Priscila Dos Santos eskuin alboko jokalariak aurkeztu ditu.

Sans “pozik” dago itzulerarekin eta 4 zenbakia berreskuratzerekin. Danimarkako ibilbidea “oso positibotzat” jo du, VSFC Midtjylland taldeak Txapeldunen Ligako Main Round delakoaz gain final-zortzirenak jokatzeko aukera eman diolako. “Pibota bakarra nintzen eta ehuneko ehuna eman behar nuen beti oso partida exijenteak tarteko: Kopa, Liga, Txapeldunen Liga eta pertsonalki asko ikasi dut oso lotsatia naizenez lotsa galdu behar izan dudalako, Kristiansen (Novegiar internazionala) bezalako jokalariekin jokatzeko aukera izan dudalako eta erasoan minutu asko izan ditut”.

Horregatik, bere ustez taldeari bi arloetan ekarpena egin liezaioke, “defentsan oso gustora nago eta erasoan asko hobetu dut minutuak izan ditudalako”. Sansek onartu du berak eman zuela “urratsa” berriz ere etorri ahal izateko. “Tatirekin hitz egin nuen, ez nuelako edozein lekura joan nahi eta Donostian oso ondo bizi gara, taldekideekin oso harreman ona dut eta taldeak guztia irabazi nahi duelako”. Zentzu honetan, plantilla “motibaturik eta ilusionaturik” ikuste du “oso hasiera latza dugulako Superkopa, Txapeldunen ligako sailkatze fasea eta irteerak Málaga, A Guarda, Kanarietara…”.

Priscila Dos Santos: “Bera Beraren historia gustoko dut”

Bestetik, Priscila Dos Santos brasildarrak, azaroan 25 urte beteko dituena, klubak aukeratutako jokalaria da eskuin alboko posiziorako. Asteartean iritsi zen Donostiara eta hiriak “gustuko dut, klima eta Brasilgo giro antzekoa somatzen dut hemen”. 33 zenbakia eramango du Dos Santos jokalariak Poloniako Korona Kielce taldetik dator, Brasiletik at burutu duen aurreneko denboraldian. Espainiako ligako beste eskaintza izan duela onartu du baina Super Amara Bera Bera aukeratu du, urrutitik jarraitu duena “taldea eta historiagatik”.  

Adriana Cardosorekin (itzulpen lanak egin ditu) ere harremanetan jarri zela baieztatu du, entrenamentu motak, taldeaz galdetzeko… eta eskuin alboko jokalari moduan esan du “fintak, kanpoko jaurtiketak eta hegalekoarekin jokatzea gustoko ditut”. Bera Berak oso denboraldi ona burututa, orain “emaitzak” nahi ditu eta Poloniako Lublinen irailaren 8 eta 9an ospatuko den Txapeldunen Ligako sailkatze fasean kokatu du begirada.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores