SUPER AMARA Bera Berako plantilla erdia baino gehiago prestaketarekin hasi da Xabier Gorrotxategi prestatzaile fisikoaren agindupean.
Anoetako miniestadioan elkartu dira hamar jokalari: Zugarrondo, Cardoso, Castellanos, Arderíus, Karsten eta Terés, Sans eta Dos Santos fitxaketek hasierako lasterketak egin dituzte, Leire Aramendia eta Nora Azurmendi jokalariak aldiz, bestelako lana burutu dute. Klubak bihar Judith Sans eta Priscila Dos Santos aurkeztuko ditu.
Gainontzeko jokalariek pixkanaka pixkanaka egingo dute bat taldearekin. Etxeberriak gaur sinatu du Basque Team fundazioarekin beka; Ezkurdiak baimena du lan kontuak medio, Estitxu Berasategi astelehen arte oporrak ditu junior mailako Mundialean egon zelako, Camejok astelehenean iritsiko da eta Arruda atezainak gai burukratikoak konpotzen baditu datorren astean egingo du bidaia. Alba Menéndez Kazanen da Hondartzako Mundiala jokatzen eta Arrojeria Unibertsitateko Mundialari ekingo dio Kroazian. Prebisioetan zegoen Eider Lizarbe eta Anne Gorostidi aurredenboraldia betetzea baina aurrenekoak eskubaloia utzi du lan aukera sortu zaiolako eta bigarrenak ikasketei emango die lehentasuna.
Albiste ona Elke Karstenek eman du, izan ere, sendagile-agiria du beste eskuin hatz erabat sendatuta duelako eta, era berean, Nora Azurmendi eta Aramendia jokalarien errekuperazioak itxura ona du.