Bosgarren Liga eskuratu zuenetik bi hilabete igaro direnean, Bera Bera Eskubaloiak 2018-19 denboraldiari ekingo dio uztailaren 26an, ostegunean, lau erronkei heltze aldera: Superkopa, Txapeldunen liga, Guerreras Iberdrola liga eta Kopa.
Iazko denboraldia amaitu zuen plantillarekin konparatuz gero, sei dira aurten SUPER AMARA Bera Berak izango dituen nobedadeak. Imanol Álvarez entrenatzaileak zuzenduko duen taldeak –2013-14an bezala-, eta bost aurpegi berri izango ditu iazko taldea hobetzeko asmoz: Renata Lais Arruda brasildar gaztea atepean; Nekane Terés nafarra, Yunis Camejo kubatarra eta Judith Sans –itzuli da- pibotari sendotasuna emango diote eta Priscila Dos Santos, alboko jokalariak SUPER AMARA Bera Berak eskuniean bilatzen duen erreferentzia izan nahi du.
Defentsa-erasoa jokurako oreka irabaziko du taldeak, antza, gainera donostiarrek sendotasunari eutsi diote bertan direlarik: Menéndez, Etxeberria, Berasategi, Arrojeria, Arderíus, Cardoso, eta Ezkurdia jokalariekin eta Castellanos eta Zugarrondo, atepean.
Lesioak izango dira Imanol Álvarezen aurreneko buruko mina. Elke Karstenek apirilean jokatzeari utzi zion baina aurredenboraldia beteko du, baloia noiz hartuko zain. Aldiz, hasierako hilabeteak galduko dituzte Leire Aramendiak -belaunean ebakuntza- eta Nora Azurmendik –sorbaldan-, Liga eta Europarako erabakiorrak izango direnak.
Ostegunean ez da plantilla osoa izango Anoetan. Alba Menéndez Hondartza Eskubaloiko Mundialean dago Kazanen; Arrojeria, Unibertsitate mailako Mundialean Kroazian izango da abuztuaren 5era arte eta Renata Lais, Estitxu Berasategi eta Yunis Camejo uztailaren 30ean egingo dute bat taldearekin.
Bost lagunarteko
SUPER AMARA Bera Berak bost partida jokatuko ditu abuztuan. Aurrena, Zumaian abuztuaren 11n HGB Prosetecnisa Zuazoren aurka. Abuztuaren 16an, Bidebieta (19etan), Aiala Zarautz hartuko du eta abuztuaren 21ean eta 22an Summer BAG Experience izeneko txapelketaren aurreneko edizioa jokatuko du A Guardan. Mecalia Atlético Guardés eta Aula Alimentos de Valladolid taldeekin batera antolaturiko lagunarteko txapelketa. SUPER AMARA Bera Berak Valladolideko taldearen aurka jokatuko du asteartean 18ean eta asteazkenean Mecalia Atlético Guardés edo aurten gonbitea onartu duen Helvetia Alcobendas izango dira aurkari.
Lagunarteko erronda Egiako Txapelketan izango da, berriro ere HGB Prosetecnisa Zuazo taldearen aurka, abuztuaren 28an, Superkopari ekingo baitio larunbatean, irailaren 1ean. Plantilla abuztuaren 29an aurkeztuko da.