Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioko Asanbladak, Oropesan ospatu zen larunbatean, besteak beste, lehiaketa egutegia onartu zuen, Guerreras Iberdrola Liga irailaren 8an hasi eta maiatzaren 25ean amaituko delarik.

Halere, SUPER AMARA Bera Berak irekiko du lehiaketa ofiziala Superkopa jokatzen irailaren 1ean Kopako txapeldun Xixongo Mavi Nuevas Tecnologías taldearen aurka.

Txapeldunen ligako atarikoan parte hartuko duenez irailaren 7tik 9ra bitartean, donostiarrek aurreratu edo atzeratuko dute Guerreras Iberdrola ligan egingo duten debuta, lehiaketa iraileko bigarren asteburuan hasiko dena. Aurreneko etenaldi iritsi aurretik, Ligako hiru jardunaldi osatuko dira, izan ere, orduan 2019ko Mundialean aritzeko aurreneko partidak jokatuko direlarik. Beste hiru jardunaldi –urriaren 6, 13 eta 20an- hurrengo etenaldirako, Kopako aurreneko kanporaketari ekiteko eta azaroan beste hiru partida: -3, 10 eta 17an- Frantziako Eurokopa aurretik.

Egutegiak eman dituen nobedadeen artean dago Gabonak inguruan ere bi jardunaldi izango direla, aspaldi bezala. Hau da, Guerreras Iberdrola ligak bi partida izango ditu abenduaren 22an eta 29an. 2019ko urtarrilaren 13an lehiaketa itzuliko da martxora arte geldituko ez dena.

Kopako final zortzirenak urtarrilaren 19an –joanekoa- eta otsailaren 9an –itzulera- ospatuko dira. Fase finala Barakaldon antolatuko dute apirilaren 26tik 28ra bitartean, Aste Santu osteko hurrengo asteburuan. Aurten bezala, maiatzeak azkeneko lau jardunaldian hartuko ditu.

12 talde

Asanbladak, besteak beste, Guerreras Iberdrola Ligan taldeen murrizketa onartu zuen. Hortaz, 2019-20 denboraldian Ligak 12 talde izango ditu eta hori lortzeko datorren denboraldian hiru taldek galduko dute maila eta Zilarrezkotik bakarra igoko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores