Maitane Etxeberria eta Esther Arrojeria gutxienez beste bi denboraldi egingo dituzte SUPER AMARA Bera Berarekin, klubarekin adostasunera iritsi ostean.
Tati Garmendiak “oso garrantzitsutzat” jo ditu hitzarmenak, “bi urterako” eta “taldearentzat funtsezko jokalari direlako”. Eskubaloi arloko ardurandunak eta jokalariek “Kirolgiren inplikazioa” eskertu dute “Gipuzkoarren talentuen ibilbidean” kokatzen baitira.
Arrojeria eta Etxeberria “pozik” agertu dira “bi denboraldi direlako” eta “Kirolgiri eskertuta”. Usurbildarra “denboraldi osoa betetzeko” gogokin dago. Belaunean lotailu gurutzatua ahaztua, Arrojeriak adierazi du “denboraldi ondo bukatu dut, belaunak eutsi dio eta lanean jarraitu nahi dut maila onena emate aldera”. Horregatik dio “abuztuan hasteko gogokin nago, aurpegi berriak eta erronka berriak”. Imanol Álvarezi buruz galdetuta, bigarren kapitainak gogorarazi du “duela lau urte berarekin egon ginen eta jokalariak gustora egon ginen”. “Ziklo berri bat da eta haize freskoa ondo datorkigu” gaineratu du. Arrojeriak uste du SUPER AMARA Bera Beraren errona “titulu guztiak helburu izan behar ditugu azken unerarte, nahiz eta taldea gaztea izan Europako ibilbidea hobetu nahi dugu, Txapeldunen ligako atarikoa zaila bada ere, gainditzen saiatuko gara”.
Etxeberriak azpimarratu du “pozik nago bi denboraldirako sinatu dudalako eta etxean gustora nago”. Eskuin hegaleko jokalariak denboraldi borobila bete du, Frantziako Eurokopako sailkatze faseko sei partidak jokatu ditu –beste sei jokalarik bakarrik egin dutena- eta Alemaniako Mundiala. “Hemen egonda Guerreras selekzioarekin aritzeko aukera izan dut, Carlos Viver hautatzaileak konfiantza eman dit eta pixkanaka pixkanaka lekutxo bat egin nahi dut hor”.
Atzerrira joateko aukeraz galdeturik, Etxeberriak adieradi du “oraindik oso gaztea naiz eta etxean gustora nago, Guerreras selekzioarekin jokatzeko aukera dut eta ez dut hori buruan gaur egun”. Internaziolak Arrojeriarekin bat egin du azpimarratzen “talde gaztea izaten jarraitzen dugu baina titulu guztiak lehiatu nahi ditugu”. Europa, ordez, “zailago da”.
Maitane Etxeberria bihar Pintora abiatuko da Joku Mediterraneoak prestatze aldera, Merche Castellanos eta Judith Sans taldekideekin batera. Bestetik, Arrojeriak uztailaren 24tik aurrera Unibertsitate mailako Mundiala hizpide izango du, Kroazian antolatuko dutena uztailaren 30etik abuztuaren 5era bitartean.