Ebakuntzak ondo aterata, SUPER AMARA Bera Berako Nora Azurmendi eta Leire Aramendia jokalariek gaurtik hasiko dute atzerako kontaketa. Donostiarrak bost hilabeteko baja izango du eta, antza, beste bat gehiago nafarrak, hortaz biek ia datorren urteko denboraldi erdia galduko dutelarik.
Nora Azurmendiri atzo arratsaldean egin zioten Madrilgo Cemtro klinikan ebakuntza. Leyes eta Flores traumatologoen arabera “SLAP delako lesioa konpontze aldera kirurgia arazorik gabe eman da eta atzeko labruma lotu”.
Bestetik, gaur goizeko lehen orduan Gipuzkoa Poliklinikan egin diote ebakuntza Leire Aramendiari, ezker belaunean lotailu gurutzatua eta meniskoak konpontze aldera, hau ere ondo atera delarik.