Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak 2017-18 denboraldia itxi du Guerreras Iberdrola Ligari amaiera ezinhobea eman dio titulua lortuz, bosgarrena azken sei urtetan. Ondoren, denboraldiak utzi dituen datuen azterketa.

Iaz bezala, gipuzkoarrek 23 partida irabazi dituzte eta hiru galdu, halere, Mecalia Atlético Guardésen aurkako bi norgehiagokak irabazita gol average delakoari esker galizarren aurretik gelditu dira donostiarrak.

SUPER AMARA Bera Berak 767 gol sartu ditu, batez bete 29,5, Bidebietan ia gol bat gehiago. Aitzitik, 597 hartu ditu, 23 gol baino gutxiago, etxetik kanpo bataz bestekoa etxean baino hobeagoa izanik gainera. Gipuzkoarrek 35 partidetan 1.011 gol sartu dituzte gipuzkoarrek, bataz beste ia 29 gol. Ligako 767 golez gain, Kopan 130 izan dira bost partidetan eta EHFko lauetan, 114. Aldiz, 814 jaso ditu. 

Iazko denboraldiarekin konparatuz gero, SUPER AMARA Bera Berak 54 gol gehiago sartu ditu baina 53 gol gehieago ere jaso.

Montse Puchek 21 jokalari erabili ditu Ligan eta beste bat Kopan. Arrojeria eta Ausàs jokalarien lesioek plantilla zabala ekarri zuten eta Zugarrondoren perikarditisak Silvia Lladró ekarri zuen Donostiara abuztutik azarora bitartean. Sansen irteera ostean Ligia Costarekin egin zen taldea, Anne Gorostidi jubenilak Aramendia ordezkatu du azken bi partidetan eta Eider Lizarbek Kopako itzuleran izan zuen aukera.

Adriana Cardosok egindako amaiera bikainari esker –penaltiekin oso eraginkorra – brasildarra da SUPER AMARA Bera Berako golegile nagusiena, Ligan nahiz lehiaketa guztiak gehituz. Eta hori eskuin hegaleko jokalaria Ligako 21. golegile nagusia den. Cardosok 131 gol egin ditu (104 Ligan, 23 Kopan eta 4 EHFn), Leire Aramendiak 127 gol sartu zituen Valentzian lesionatu aurretik (94 Ligan, 21 EHFn eta 12 Kopan), gertu Silvia Arderíus 124 golekin (98 Ligan, 17 EHFn eta 9 Kopan) eta Maitane Etxeberria, 121 golekin (98 Ligan, 16 EHFn eta 7 Kopan).

Hortik aurrera, sei jokalariz osaturiko multzoa: Guarierio (84), Menéndez (79), Karsten (69) eta Arrojeria (66), Ederra (55) eta Ezkurdia (48). Atzerago, Sans (33) eta Berasategi (27) eta zerrenda itxi dute Azurmendik (16), Zalduak eta Encinak (10), Costak (4), Castellanos atezainak Gorostidik (3) eta Lizarbek (1).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores