Asteazkenean Andoaingo Bastero Kulturgunean Gipuzkoako Eskubaloiko Federazioak urteko gala burutuko du, Bera Berak protagonismo handia bereganatuko duena.
Batetik, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Gipuzkoako txapeldun garaikurra jasoko du eta kiroltasunari saria. Lacturale Bera Bera kadete taldea azpitxapeldun gelditu zen. Zilarrezko mailarako Zamoran lortutako igoera aitortuko dio galak Bera Berari, Maitane Etxeberria izendatuko dute jokalari onena gisa eta SUPER AMARA Bera Bera ere lortutako Guerreras Iberdrola ligako txapelketagatik.