SUPER AMARA Bera Berako Nora Azurmendi eta Leire Aramendia jokalariei aste honetan egingo dizkiete ebakuntzak, donostiarrak asteazkenean du hitzordua eta nafarrak, ostegunean.
Nora Azurmendik eskuin sorbaldan jaurtitzen galerazi dion lesioa jasan izan du. Donostiarrak Hill-Sachs izeneko lesioa du eta sorbalda oinarria biltzen duen kartilagoa erabat urratuta du. Madrileko Cemtro klinikan egingo diote ebakuntza.
Bestetik, Leire Aramendiari Gipuzkoa poliklinikan egingo diote ebakuntza ezker belauneko lotailu gurutzatua eta menizkoak konpontze aldera.
2018-19 denboraldiko lehen zatia galduko dute bi jokalariek.