Lehengo asteartean 2018-19 Txapeldunen ligan izena emateko epea amaitu zen, non Guerreras Iberdrola ligako txapeldun gisa SUPER AMARA Bera Bera lekua duen.
EHFk ezagutzera eman du izena eman dituzten taldea, guztira 26. Horietatik diotenez emakumezkoen klubeko Europako txapelketarik onenan lekua duten 20 talde eta beste seik gonbidapena eskatu dute.
Rankinari erreperatuz gero, Hungaria eta Danimarka dira bi leku dituzten ligan, halere Eurapako federazioak gonbidapenak onartzen dituzte, liga indartsuen azpitxapeldunek eskatzen dituztenak. Multzoen eskema Glasgow hirian Batzorde ejekutiboak egingo duen bileran ezagutzera emango dute, batzuk multzoen fasean kokatuko dira zuzenean eta beste batzu sailkatze faseari ekingo diote, SUPER AMARA Bera Berak duela bi urte bezala.
Györi, Buducnost, Bucaresti, Metz eta Krim liga txapeldun izaten jarraitu dute eta titulua berreskuratu dute besteak beste Sävehof, Rostov, Thüringer, Podravka, eta MKS Perla Lublin Polonian -Challenge Cup txapelketa irabazi ziona Rocasari-. Txapeldunen ligako multzoen fasean aritzeko itxaropenarekin, atarikoa gaindituz, dira Italiako Jomi Salerno, Turkiako Muratpasa edo Banik Most txekiarra, lehiaketa honetan debuta egingo duena. Hungaria eta Danimarkako azpitxapelduna, FTC eta Odense –eskarmenturik gabekoa Txapeldunen ligan – antza multzoen fasean leudeke.
20 talde hauez gain gonbidapena eskatu dute azpitxapeldun hauek: Frantziako Brest, Alemaniako BBM Bietigheim, Norvegiako Larvik HK historikoa, Errumaniako SCM Craiova–EHF Cup irabazi duena-, Errusiako Handball Club Lada edo Turkiako Kastamonu Belediyesi GSK.
Vienak hartuko ditu zozketak, ekainaren 27an sailkatze fasea eta 29an, multzoen fasekoak.