Lau nazio izeneko txapelketa antolatu da O Porriñon asteburu honetan Euskadi, Catalunya, Galiza eta Guinea selekzioekin.
Joseba Rodriguez eta Mikel Alzaga hautatzaileek SUPER AMARA Bera Beran aritutako bost jokalari deitu dituzte: Alba Menéndez, Esther Arrojeria, Andrea Zaldua, Ane Encina eta Anne Gorostidi. Euskal selekzioak konzentrazioa burutu du Faduran atzotik, ostiralean egingo du bidaia Galizaruntz, larunbatean Catalunya izango du aurrean O Porriñoko pistan 16,15etan. Igande goizean hirugarren eta laugarren postua zehazteko partida jokatuko da eta finala.