Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak gaur eguardian aurkeztu du Bidebietan Imanol Álvarez, taldea gidatuko duena gutxienez datozen bi denboraldietan.

Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak aurkeztuta, Ermuko entrenatzaileak “orain arte egindako lana jarraituko duen proiektua eraikitzen saiatuko naiz eta, gainera, Gipuzkoako eskubaloia eta Bera Bera gehiago elkatzea lehiakortasuna galdu gabe”.

Imanol Álvarez ezagutzera eman du “urte hauetan Tatirekin harremanetan egon naiz sarri. Kopa aurretik etortzeko aukeraz galdetu zidaten. Denbora behar nuen pentsatzeko, gauzak konpontzeko eta baiezkoa eman nuen.”. 2013-14ko denboraldian Txapeldunen ligako multzoen fasea jokatzeaz gain hiru tituluak lortu zituen Álvarezen eta taldea utzi zuen “damutu ez naizen erabaki hartu nuen”. Eskubaloiari lotuta Ermuan lortu du “Lau urtetan kirol proiektua osatzen lagundu dut Errotabarrin, oso gustora nengoen eta gehien uztea hau kostatu zait” azaldu du.

Junior mailako hautatzailea izaten jarraituko du, hori guztiak Guerreras Iberdrola Liga jarraitzeko aukera eman dio. “Etorri nintzenen baino ezagutza maila handiago dut orain eta behin hemen egonda beti jarraitzen diozu talde honi”. Onartu du gainera “lasaiago nator orain, kluba ezagutzen dut, jendea, jokalariak, eskarmentu gehiago dutenak eta horrek lasaitasuna ematen dit”. “Lan ona egitea espero dut eta azken unera arte tituluak lehiatzea” azpimarratu du ermuarrak.

Helburuaz galdeturik, Imanol Álvarez adierazi du “azken urte hauek arrakastatsuak izan dira, títuluekin. Lehiakorragoa da Liga, irabaztea zailago da baina Bera Berarentzat lehiaketa bakoitza da helburua, klub honen erronka da partida guztiak irabaztea, aurreneko lagunartekotik hasita azken norgehiagoka arte”.

Bizkaitarrak dio “gustuko dut osatu den taldea, ondo indartu da”. “Lesioen arazoak ditugu - -Aramendia, lotailu gurutzatua eta meniskoak; Karstenen behatza eta Azurmendiri asteazkenean egingo diote sorbaldako ebakuntza- hasiera gogorra izango da – Superkopa, Txapelduen ligako atarikoa-, baina gazteengan konfiantza dut eta gainontzeko jokalariek urrats bat aurrera emango dute”.

Álvarez “nire ikuspuntua” barneratzen saiatuko da “jokalari bakoitzaren onena ateratzen eta gehiegi ez molestatzea, beraiek baino lasaiago egoten eta asmatzen hartutako erabakiekin”. Bere ustez “plantilla eta kluba oso lehiakorra da”, aldaketak izan arren “azkeneko zazpi urteetako Kopako finalean izatea ez da batera erraza, etorkizunean balio gehiago izango du”.

Txapeldunen ligaz galdeturik, Imanol Álvarezek adierazi du “kirol arloan klubak egoteko eskubidea lortu du eta nire ustez bertan egon behar dugu, pena baita ligako txapelduna ezin egotea Txapeldunen ligan”. 13-14 denboraldian multzoen fasea jokatu zuen Bera Berak bera gidari zuela “badakigu aurka gogorrak izango ditugula baina urte hartan Vardar, Larvik eta Podravka aurren izan arren, galdu arren, taldea lehiakorra izan zen, etxeko jendearentzat batez ere aukera bat da eta ezin diegu kendu”.

Entrenatzaileak betebehar batzu jarri ditu mahai gainean. “Ditugun baliabideekin borrokatzen jakin behar dugu eta esfortzuak banatzen jakin”. Hiru atezainekin aritzeko aukeraz galdetuik “erabaki zuzena da, egondako urtean ere arazoak izan genituen lesioekin”. Eta hiru piboteen inguruan, Imanol Álvarezek aipatu du “ez dut ezagutzen entrenatzailerik hiru pibote izanda ere ez duena Judith Sans bere taldean izatea”. Halere, azken mezua zabaldu du: “jokalari guztiek non dauden jakin behar dute eta irabazteko lehiatu beharko dutela. Batzuk 40 minutu jokatzea tokatuko zaie, beste batzuei, hamar… nire lana da hori guztia kudeatzea eta jokalari garrantzitsuak sentiaraztea, minutu bat jokatu hala 60”.  

Imanol Álvarezek iazko denboraldiko prestatzaile fisikoa izango du, Xabier Gorrotxategi, alegia eta Eider Rubio komentzitu nahi du bigarrena izateko. Datozen egunetan taldea nola egituratuko den jakinaraziko da. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores