Beste urtebete sinatuta izan arren, Bartzelonako alboko jokalariak ohar honekin agur esan nahi izan digu. SUPER AMARA Bera Berak Mònica Ausàsek egindako ahalegina eta jarri dituen gogoak txalotu baino ezin du egin.
“Hurrengo denboraldian ez dut taldean jarraituko. Etxetik kanpo zazpi urte egin ostean eta denboraldi konplikatua izan arren, gogoeta egin eta erabaki zaila hartu dut, etxera bueltatzea nire bizitza berbideratu nire familia eta lagunetik gertu, nire etorkizuna arlo profesionalean eta pertsonalean haunartzeko.
Bera Beratik pozik aterako naiz bertako kide izan naizelako, une oro babestuta sentitu naizelako. Zalantzarik gabe asko ikasi izan dut hilabete hauetan. Borroka, sakrifizioa eta pasioa hizpide duten taldekideak izateko zortea izan dut, saria ederra izan duena, Ligako txapeldunak, domina moduan eramango dudan oroitzapena.
Bizitakoa eta partekatzekoa aukera izan dudalako eskerrak ematea besterik ez du; taldeari eskerrak eman, klubari, zalegoari.Eskerrik asko familia, laster arte. Gora Bera Bera!”