51 urteko ermuarra, egun junior mailako hautatzailea, Imanol Álvarez izango da SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailea 2018-19 denboraldian, klubean bigarren ibilbidea betez, izan erem 2013-14an zuzendu baitzuen taldea.
Aurreneko Liga lortu ostean, hiru tituluak barne, 2012-13 denboraldian Reyes Carrere entrenatzaileak, Errenterikoak uztea erabaki zuen eta klubak Imanol Álvarez aukeratu zuen. Martin Larrañaga lagun, Carrererekin bigarrena, bizkaitarrari Txapeldun Ligako multzoen faseari ekitea tokatu zitzaion orduan txapelduna ligaxkan kokatzen baitzen zuzenean. Kirol arlotan oso irudi ona eman zuten gipuzkoarrek Vardar, Larvik edo Podravka talde indartsuen aurrean. Ligan haman garaipen jarraian bereganatu zituen eta Telden average delakoa galdu arren, Liga matematikoki Bidebietan irabazi zuen azken aurreko jardunaldian. Superkopa eta Alcobenasen ospatu zen Kopa ere lortu zuen. Ermuarrak Maitane Etxeberriari debutatzeko aukera eman zion 16 urte zituela eta Esther Arrojeria taldeko zentrala izaten amaitu zuen.
Bera Beratik irten zenetik, Imanol Álvarez eskubaloiari lotuta egon da, Zilarrezko mailam Errotabarri Ermua taldea zuzentzen eta egun junior mailako hautatzailea da Hungarian ospatuko den Mundiala helburu.
Álvarezen zergatia galdetuta, Tati Garmendiak azaldu du “urte borobila egin zuen, bertan gelditzea eskatu genion baina egoera pertsonala medio ez zuen nahi izan”. “Lan egiteko era gustoko dugu, etxekoa da eta aukerarik onena” gaineratu du. Datorren astean aurkeztuko da.