Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Gamendiak taldearen egunerokoari errepaso jo dio komunikabideen aurrean non berretsi duen Imanol Álvarez izango dela SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak datorren denboraldian eta Renata Lais, Terés, Camejo, Sans eta Priscila Dos Santos aurpegi berriak.
“Oso gustora nago Ligako txapelduna izanda, lesioak eta bestelako arazoak gainditu ditugulako eta aurrea jo dugu”. Horrela eman dio hasiera agerraldiari. Garmendiak azpimarratu du “Ligako titulua, Berasategi eta Azurmendi bezalako jokalarien hazkundea eta harro sentitzen nahiz Liga jokoan dugun egunean sei jokalari gipuzkoar titular irteten direla ikusita”.
Eskubaloiko arduradunak baieztatu du “Imanol Álvarez izango da SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailea” datorren denboraldian.
Errona: Txapeldunen ligan izena eman
Garmendiak uste du “kirol merezituek eraman gaituten txapelketa jokatu behar dugu”. “Asteartean amaituko da Txapeldunen ligan izena emateko epea eta guztia egingo dugu baietz esateko”. Erabakia esanguratsua da, izan ere, atarikoa gainditzekotan, Bera Berak gutxienez beste 12 partidei aurre egin beharko lieke, ekonomikoki eta kirol arloan aipatzekoa.
“Puchek etenaldia behar du”
Tati Garmendiak Montse Pucheri buruz zera esan du. “Eskertu nahi diot Montseri egindako lana urte hauetan. Oso entrenatzaile ona da, egoeretara moldatu dena, tituluak lortu ditu eta hori hor dago. Etorri zenean erabaki arriskutsua hartu genuen entrenatzaile gisa inolako eskarmenturik izan ez zuelako, ondo atera dela uste dut. Baina orain, zikloari amaiera jarri behar diogu, etenaldia behar duelako Montsek”.
Altak eta bajak
Garmendiak taldeko sei baja ezagutzera eman ditu: Ederra, Zaldua, Encina, Guarieiro, Ausàs eta Costa. Pibotan defentsa eta eraso jokoa bermatuta nahi du taldeak. Bere ustez “gazteek minutuak behar dituzte” eta Costaren kasuan, “papelak egiten atzeratu zen eta taldea guztiz eginda zegola iritsi zen”. Ausàsen kasuan ezberdina da “kontratua izan arren taldea uztea erabaki du sorbalda erabat ondo ez duelako”. “Pena da oso jokalari ona delako eta berak azalduko du prensa ohar batean” adierazi du.
Errenobazio kasuetan, ezagutzen zirenaz gain, Arderíus, Karsten, Castellanos, Aramendia, Menéndez eta Ezkurdia, arduradunak gaineratu du “Berasategik kontratua du, Azurmendi geldituko da baina sorbaldaz ebakuntzari egingo diote; Cardosok Frantziatik ditu eskaintzak baina adostasun batera iritsiko garela uste dute, Zugarrondorekin esfortzu bat egingo dugu azken urteotan atezainekin arazoak izan ditugulako eta Foru Aldundia lagun Etxeberria eta Arrojeria talentu moduan gelditzeko lanean gaude”.
Garmendiak azaldu ditu bost fitxaketak. “Renata Lais atezaina aurredenboraldian atentzioa deitu zigun, bere ibilbidea jarraitu dugu eta otsailean fitxatu genuen.
ya nos gustó en pretemporada, la seguimos y la fichamos en febrero. Camejo eta Terés piboteek defentsan eta erasoan ekarpen handia emango digute eta behin biekin hitz eginda, Judith Sans jokalariaren aukera iritsi zitzaigun. Ezagutzen dugu eta asko emateko gai da, aprobetxatu behar genuen aukera eta Ausàs baja izanda, Dos Santos kanpoko jaurtiketan aukerak ematen dizkigu”.
Azkenik, positibotzat jotzen du “lehen taldera hamar gipuzkoar iritsi dira aurten, klubeko filosofía da, onenak hemen nahi ditugulako baina ezin dira guztiak hemen egon, jokalari onenak izatea gipuzkoarren mesederako da”.
Halere, Garmendiak ohartarazi du “badira Bizkaira irten diren jokalari gazteak, ikasketak medio eta Zilarrezko mailan aritzeko aukera eta Gipuzkoan Zarautzen aukera baino ez dugu”, hortaz, maila horretara iritsi den bigarren taldea bertan aritzeko ahaleginak egongo dira.