Bera Bera

Select your language

Ligako txapelketa behar den moduan ospatzeko ia astirik izan gabe, SUPER AMARA Bera Berak beste erabaki sakona hartu behar du, 2018-19ko denboraldian Txapeldunen Ligan aritzea, horretarako ekainaren 5ean baino lehenago izena eman behar du.

EHFk dokumentazioa bidali du Espainiako Eskubaloi Federazioaren bitartekari, diotenez Europako emakumezkoen klubetako lehiaketarik erakargarrienetan parte hartzeko.

Klubak hausnarketa sakona egin behar du, batetik kirol merituek eskaini dutena jokatu ahal izateko, baina era berean, erantzukizunez denboraldia kirol arloan eta ekonomikoki kaltetua ez izateko. SUPER AMARA Bera Berak jakin badaki sailkatze fase bati ekin beharko diola multzoen fasea jokatu ahal izateko. Hemen Liga indartsuen hamar txapeldun izateaz gain, Danimarkako eta Hungariako azpitxapeldunak ere zain izango dira. Beste lau lekuak atarikoen bidez lortuko dira, halere, iaz bezala, gerta liteke EHFk talde indartsu batzuei –Errusiarrak eta Frantizarra- gonbitea luzatea multzoen fasea zuzenen jokatze aldera, bi sailkatze fase antolatuz.

Iraileko bigarren asteburuan ospatuko den atarikoa gainditzen ez badu, SUPER AMARA Bera Berak EHF Cup jokatuko luke, sailkatze fasean partidarik irabazi ezean urrian ekin beharko dio kanporaketari eta partida bat irabazita, azaroan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores