Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioko presidente Francisco Blázquez, Donostiako alkate Eneko Goia eta Kiroletako foru diputatu Denis Itxaso lagun, SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola 2017-18Txapeldun gisa adierazten duen garaikurra eman zuen.

Euria dela eta, ekitaldian San Martin Merkatuan bertan burutu zen, 16-17ko denboraldi hasieran SUPER AMARA babesle nagusi gisa aurreneko denboraldi aurkezpenean, Ekitaldian   Eneko Goiak, Denis Itxasok, Blázquezek, Manuel Ruiz de Cenzano (Euskal Federazioko presidentea) eta Fernando Diez Mintegi (Bera Bera RTko presidentea) jokalari eta teknikoei dominak jarri zizkieten, eta ondoren Donostiako alkateak Alba Menéndezi garaikurra eman zion. Horren ostean Kopa eskuetan, plantilla Gipuzkoako Foru Aldundiara abiatu zen non Markel Olano zegoen zain.

Ahaldun nagusia eta Kiroletako arduradunak jokalariak, teknikoak eta zuzendariak deitu zituen txapelak banatze aldera eta hitzaldietan, kirol merituak nabarmentzeaz gain, Olanok “berdintasunaren alde egiten duzuen lana” goraipatu zuen. Itxasok berriz, Foru Aldundiaren babesa ziurtatu zuen “Txapeldunen Ligan ahalik eta ondoen aritzeko”.

San Martin Merkatuko SUPER AMARAk ere hartu zituen jokalariak eta ospakizuna itxi ziren ohi bezala Txuleta Jatetxean. Jokalariek 5 zenbakia –ligak- zuen kamiseta oparitu zioten Ander Esarteri.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores