Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak azkeneko entrenaldi saioa burutuko du gaur arratsaldean biharko partidari begira, Lasesarren jokatuko dena (21etan, Teledeporte) HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldo taldearen aurka (Friera eta Álvarez, asturiarrak).

Jakinda partida irabazita, SUPER AMARA Bera Bera Ligako txapelduna sortatuko dela, Montse Puche entrenatzailea eta jokalariek argi dute “partida ez dugu aurreneko hamar minutuetan irabaziko”. Horregatik, entrenatzaileak ohartarazi du “antsietatea kudeatzen jakin behar dugu”.

Astean zehar Puchek “azaldu diet partida irabazteko nik uste dudana”. Bere ustez “burutzen ari garen lanak emaitzak eman dizkigu eta arlo guzti horiek berretsi behar ditugu partidara ahalik eta sendoen iriste aldera”.

Bere esku egoteak sortarazten duen presioaz galdetuta, Puchek ez du zalantzarik izan adierazteko “gainotzeko taldeek gure egoeran egotea sinatuko lukete”. “Ez dezagun ahaztu etenaldian (azaroan) liderra lau puntura genuela. Lanean jarraitu dugu –dio entrenatzaileak- duela hiru jardunaldi ez genuen gure esku eta orain hemen gaude”.

Onartzen du Kopako finala “ikasgai izugarria izan zen”, taldea fisikoki “eroso” ikusten du, Liga irabaziz gero –bere hirugarrena- “egindako lanaren ondorio” izango dela eta “ziur da lortu dezakegula”.

Arrojeria eta Arderíus

Bi zentralak bat egin dute aipatzen “partida jokatzeko irrikan gaude”. Biek onartu dituzte “denboraldia zehar izandako gorabeherak” eta baita ere “egoera honetar iristea liderra lau puntura genuenenean ez genuen espero”.

Arrojeriak Ainhoa Hernándezengan jarri du arreta. “Mina egin diezagukegun pivotea delako, posizioa ondo hartzen du eta ia baloi guztiak hartzen ditu. Horrez gain Zuazoren lehenengo lerroa eskarmentu handia du eta Tempranok ezagutzen gaitu gu bera bezala”. Belaunean izandako lesioaz errekuperatuta, Arrojeriak “Kopako arantza kendu nahi dugu eta denboraldiari amaiera bikaina eman”. Horretarako bere ustez “defentsa jokalari handiekin dutenez baloia ondo mugitu behar dugu hutsuneak sortzeko eta lan horretan baloiak ez galtzeko”.  

Iritzi berekoa da Silvia Arderíus. “Emozio handiko uneak dira eta urduritasuna zentzu onean somatzen dugu” dio madrildarrak. “Partida noiz iritsi zain nago, ez baitut titulurik irabazi oraindik”. Horretarako madrildarrak “argi” du “zer egin behar dugun, ideiak garbiak ditugu eta ondo jokatu ditugu azken partidetan”. Onartu baita ere “Kopan asko ikasi nuen”, hortaz, “bi puntuak lortzeko minutu minutura joan behar dugu, itsutu gabe, pentsatzu ondo egin behar ditugula gauzak, Zuazori gauzar errazak ez jartzen”. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores