Bera Bera

Select your language

Lacturale Bera Bera kadete mailako Malen Morandeira deitu du Pablo Perea hautatzaileak, etorkizuneko selekzioarekin kontzentrazioa ekainaren 27tik uztailaren 7ra osatze aldera.

Estatuko selekzioak besteak beste Göterborg hirian OPEN Europako txapelketari ekingo dio uztailaren 2tik 6ra bitartean.

Alboko jokalariak berresten du bere partaidetza selekzioarekin eta bat egiten du Berasategi, Etxeberria eta Arderíusekin. Usurbildarrak igandean Junior mailako selekziora joango da Mundiala prestatze aldera eta goreneko selekzioarekin arituko dira Etxeberria eta Arderíus Frantziako Eurokopako txartela lortzeko.

Morandeiraz gain Pulpo taldeko Leire Arrizabalaga alboko jokalaria eta Zarauzko María Zaldua pibotea dira deialdiko gipuzkoarrak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores