Leire Aramendiak gaur jaso ditu pasa den astean egin zuen erresonantziaren emaitzak, non ageri da Leringo jokalariak esker belauneko lotailu gurutzatua, barne eta kanpoko meniskoak apurtuta dituela eta alboko lotailuan bihurritua.
Hortaz, jokalari berak somatzen duen larritasuna berretsi du erresonantziak eta Aramendiari ahalik eta azkarren ebakuntza egitea espero du klubak.
Eider Lizarbe, meniskoa apurtuta
Eider Lizarbe donostiarrak, lehen taldean Aramendiaren postu bereko jokalari donostiarrak ezker belauneko meniskoa apurtuta du eta maiatzaren 29an egingo diote ebakuntza. Lizarbek Zilarrezko mailara igotzeko fasea ahal izan zuen neurrian jokatu zuen baina Puchek ezin izan zuen deialdian sartu, Gorostidik bere lekua hartu zuelarik.