Leire Aramendia, ezker eskuineko hegaleo jokalariari asteartean Gipuzkoa Poliklinikan erresonantzia egingo diote esker belaunean duen lesioa zehazte aldera.
Lehengo larunbatean Valentzian, 46. minutuan Zugarrondok egindako geldiketa baten ostean ohi denez Leire Aramendia korrika atera zen, baloia jaso zuen Aguas atezainari gol sartu zion hiru urrats egin ostean baina esker belaunak huts egin zion eta minez pista utzi behar izan zuen. Leringo hegalekoak badaki zer den lotailu lesioa izatea, eskuin belaunean izan zuelako bere garaian, eta okerrenean kokatu da, halere, erresonantziak zehaztuko du lesioa.
Valentzian sartutako sei golekin, oso garrantzitsuak SUPER AMARA Bera Berak gol batez irabazi baitzuen, Aramendia da taldeko golegile nagusiena Guerreras Iberdrola Ligan –94 golekin- eta EHF eta Kopako lehiaketak batuta ere: 127 gol, guztira.