Raya Sayaguesa Zamora taldearekin batera sailkapeneko buru izan arren, Bera Berak lortu du asteburu honetan Zilarrezko mailan aritzeko aukera banatzen ziren sei lekuetatik bat, emakumezkoen eskubaloi ligako bigarren mailan, hain zuzen.
Zamorako eta Donostiako taldeen arteko berdinketan golen aldeak erabaki du azkenean sailkapen orokorra. Bera Berak 18 gol alde zituen eta bertakoek 10 besterik ez. Gaur goizean Jokin Jiménezen jokalariek O Grove del Meloxeira Raxoerio taldea gainditu dute (36-20) Zamorari lan zaila jarriz Benidorm taldearen aurrea. Zazpi goleko baino ez dituzte bertakoek lortu.
Hortaz, Bera Berak Zilarrezko mailara igotzea lortu du iaz bezala. Bidebietan antolatu zuen igoera fasea baina uko egin zion jokatzeari. Denboraldi hasieran talde ia erabat berria osatu zuen Jokin Jiménez entrenatzaile eta jubenil taldeko jokalariak lagun. Nahasketa ezin hobeto joan da, meritu haundiko bigarren postua lortu zuten Euskal Ligan, igoera faseari sailkapena penaltietan eta Zamoran aurreneko bi partidak irauli behar izan zituzten. Zorionak!!
Fitxa: Bera Bera 36, Meloxeira Raxoerio 20
Bera Bera: Leal, Lizarraga (4), Aizpuru (3), Gracia (4), García (6), Lizarbe, Gorostidi (8), M. Eguren (8), A. Eguren (3), Goñi, Delsuc, Momblona, Gerendiain eta Castillo (o.a.)
Epaileak: Dario Ceballos eta Javier Madruga (Extremadurakoak)
Kanporatuak: Aizpuru Bera Beratik