Bera Berak partida irauli behar izan du berriro Zamoran burutzen ari den Zilarrezko mailara igotzeko fasean. Oraingo honetan faborito nagusia zen BM Servigroup Benidorm taldearen aurka, 24-26 irabazi baitio ia partida osoan galtzen joan ostean.
Partida amaieran Castillo atezainak bi penalti gelditu ditu, Gorostidik hegaletik sartu du 24-25 gola eta defentsak baloia lapurtu du Graciak kontraerasoan garaipena ziurtatzeko.
Fitxa: BM Servigroup Benidorm 24, Bera Bera 26
Bera Bera 26 (13+13): Leal, Lizarraga (3), Aizpuru (2), Gracia (3), García (5), Lizarbe, Gorostidi (5), M. Eguren (6), A. Eguren (2), Goñi, Delsuc, Momblona, Gerendiain, y Castillo (p.s.)
Epaileak: Yonatan Lázaro eta David Portugal (Gaztela Leoi)
Kanporatuak: Goñi, A. Eguren eta Aizpuru (3, gorria 52’) Bera Beratik eta Santacreu (2), Fernández (2) eta García BM Servigroup Benidorm taldetik
Partzialak: 1-2, 4-3, 7-4, 8-7, 11-10, 13-13 –atsedenaldia- 15-14, 17-15, 19-18, 20-21, 21-24 eta 24-26