Bera Bera Eskubaloiko bigarren taldea Zamora abiatu da non gaurtik igandera bitartean Zilarrezko Mailara igotzeko faseari ekingo dio, Guerreras Iberdrola Ligaren azpian gelditzen den aurrekoa.
Bera Berak gaur 20,30etan Ángel Nieto kiroldegian Raya Sayaguesa Zamora taldea izango du zain. Larunbatean (17etan) Manuel Camba pistan, aurean izango dute BM Servigroup Benidorm eta igandean 10etan berriro Ángel Nieton O Groveko Melonxeira Rasoeiro taldearen aurka amaiera jarriko diote faseari. Irabazleak bakarrik Zilarrezko mailan jokatzeko aukera lortuko du.
Jokin Jiménezek zuzentzen duen taldearentzat meritoa izan zen Euskal Ligan bigarrena izatea, lorpena sailkatze fasean penaltietan irabaztea eta pizgarri bat hiru partida hauek jokatzea. Denboraldi hasieran Bera Berak taldea berantolatu behar izan zuen eta jubenilen inplikazioa ere izan du, Zamoran ere izango direnak.
Zamoraruntz abiatu aurretik, Bera Bera senior taldeak Krosakin gelditu da babesleari denboraldian zehar izan duen babesa eskertze aldera.