Nekane Terés nafarra eta Yunis Camejo kubatarra, biak piboteak, SUPER AMARA Bera Beran jokatuko dute 2018-19 denboraldian.
Andosillakoa, urtarrilean 26 urte bete dituena, Nekane Terés Aula Alimentos de Valladolid taldean ari da egun non bigarren denboraldia betetzen ari den Miguel Ángel Peñas entrenatzailearen agindupean. Itxako historikoaren harrobikoa, 2011n Txapeldunen ligako finala galdu zuten nafarrek Norvegiako Larviken aurka. Urrian, 20 urte zituela, Ambrós Martín entrenatzaileak Txapeldunen ligako multzoen faseko deialdi guztietan sartu zuen Terés 2011-12 denboraldian. Orduko Itxako Europako talderik indartsuenetarikoa zen eta, denboraldi hori arte, Estatuko lehiaketak menperatzen zituen.
Hurrrengo denboradian (12-13) Teres O Porriñora abiatu zen non 80 partida jokatu zituen 180 gol sartuz, besteak beste, Kopako finalerdia 2016an jokatuz. 2016-17 denboraldian Aula Valladolid taldera pasatu zen, 27 norgehiagoka jokatuz eta 67 gol eginez. Egun 37 gol, 26 partidetan. Nekane Terés erdiko defentsako funtsezko jokalaria da Aulan eta profil horren bila dabil SUPER AMARA Bera Bera, hau da, bi lanak egiteko gai den piboteak nahi ditu, defentsan nahiz erasoan.
Terés bezala, Yunis Camejo jokalarien ezaugarriek SUPER AMARA Bera Bera komentzitu dute. Egun Helvetia Alcobendasen, 28 urteko kubatarrak 2016-17an Esencia 27 ULE Cleba León taldean jokatu zuen 62 gol eginez 25 partidetan, kopuru beretsua aurten Alcobendasen non Guerreras Iberdrola ligara igoera fasea jokatzen ari den.
SUPER AMARA Bera Berak Silvia Ederra eta Ligia Costa jokalariei hitzarmena ez ziela luzatuko esan die. Klubari egin dioten ekarpena eskertu diete, batez ere, nafarrari 2012-13 denboraldiaz geroztik Bidebietan jokatu duelako, ia 200 partida jokatu ditu sei denboraldietan 273 gol sartuz.