Bera Bera

Select your language

Leire Aramendia eta Merche Castellanos jokalariek gutxienez beste denboraldi bat beteko dute SUPER AMARA Bera Beran klubak aurkezturiko eskaintzak onartuz.

Aramendia golegile nagusia izan zen iazko denboraldian 102 gol sartuz 34 partidetan. Aurtegoan, 121 gol daramazki jokaturiko 32 norgehiagoketan. 25 urte bete berri dituen Leringo hegaleko jokalariak gola egiteko ardura banatu du Cardoso (117), Arderíus (113) eta Etxeberria (106) jokalariekin.

Bestetik, Castellanos Donostian aurreneko denboraldia betetzen ari da. Ciudad Realeko atezainak, uztailean 30 urte egingo dituena, egindako lanari esker SUPER AMARA Bera Beran finkatu du lekua eta egun Guerreras Iberdrola Ligako erreferentzia da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores