Elke Karsten internazioanalari ebakuntza egin zioten Madrileko Cemtro klinikan lehengo ostiralean, eskuin eskuko hatz-lodian lotaitua konpontze aldera.
Leyes, Flores eta Ortiz medikuek egin zioten ebakuntza, ondo atera zena, eta antza errekuperazioa lau hilabetera luzatuko da. Hau da, Guerreras Iberdrola Liga amaiera ez ezik Odesur Joku Hegoamerikarrak ere galduko du Karstenek, SUPER AMARA Bera Berarekin aurredenboraldi berezia egin beharko duena, izan ere, laugarren hilabetean sartuko baita abuztuan.