Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil nesken taldeek datorren denboraldian Euskal Ligan jokatuko dute, asteburuan Ermuan igoera lortu ostean.
Gipuzkoarrak, Arabako Eharialdea eta Bizkaiko Errotabarri taldeak Euskadiko txapelketan aritzeko bi leku zituzten helburu. Bizkaitarrek fasea antolatu dute eta ostiralean Verónica Valverdek zuzentzen duen jubenil taldeak eta María Graciak gidatzen duen kadeteak aurreneko urratsa eman zuten Eharialdea gaindituz, jubenilen kasuan (16-45) eta kadeteak (20-32). Larunbatean gipuzkoarrek atsedena hartu zuen baina Errotabarri taldeen garaipenak guztia argitu zuten, hau da, bizkaitarrak eta gipuzkoarren igoera baieztatuz. Igandean, bi taldeen arteko norgehiagoketan kadeteetan berdinketa eman zen (24-24) eta jubeniletan, Errotabarri (26-29) nagusi.