Bera Bera

Select your language

Liga txapelketa gertuago du SUPER AMARA Bera Berak beti arrikutsua den Aula Alimentos de Valladolid taldea Bidebietan gaindituz (28-24, atsedenaldian 16-11).

Partidaren kontrola, Silvia Arderíus eta Esther Arrojeria eskuetan, erabakiorra izan da, norgehiagoka hasieratik markagailuan berdinketa zenean eta behin abantaila hartuta donostiarrek ondo baino hobeto kudeatzen jakin izan dutena.  

Atarikoan, Puchek nahiz Menéndez kapitainak egoera berria kudeatzen jakiteari garrantzia eman zioten, Rocasak azken partidetan galdutako puntuak zirela eta SUPER AMARA Bera Berak bere esku du Liga irabazteko aukera beste emaitzei erreparatu gabe.

Seigarren aldiz parez pare, hortaz, sorpresa gutxi bi taldeen artean. Puchek Berasategi eta Azurmendi kokatu ditu erdian, Arrojeria eta Menéndez ondoan, Aramendia eta Cardoso hegaletan eta Castellanos atepean.

Partida hasiera joan eta etorriak, sei metroetan gehien asmatu duena izan da aurretik. Cesáreo izan da Valladolideko taldearen baliabidea O’Mullony eta Álvarez zentrala ondo zaindituta zirelako. Erasoan, ahal izan duenean kontraerasora irten dira baina SUPER AMARA Bera Berak joku erritmo egokia ezarri du, ia beti hutsuneak aurkituz.

Halere, korrika egin ahal izan duenean bakarrik ireki du tartea SUPER AMARA Bera Berak. Castellanos lagun atepean, defentsa itxi da Terés pibotearen lana oztopatuz eta 3-0 partziala lortu dute gipuzkoarrek Cardoso, Arderíus eta Etxeberria bitartez. Peñasek partida gelditu du eta horren ostean Arrojeria eta Lulu Guerraren arteko talka batek atezainak, Ion Bustamante epaileak esanda, partida utzi behar izan du. Sanz atezaina lesionaturik egonik, Cifuentes atepean jarri da. Partziala 4-1 izan da, ondorioz abantaila garrantzitsua zen (16-11). Arazo bakarra Azurmendi jokalariaren bigarren kanporaketa, ostean Menéndezek ordezkatu duena. 

Bigarren zati hasieran, Guerra itzuli da baina ezin izan du galerazi gipuzkoarren bultzakada, Ezkurdia eta Guarieiro jokalariena, batez ere.

Donostiarrak nagusi (34’: 20-12) baina Aula Alimentos de Valladolid taldeak ez du amore eman, bost goletara hurbilduz. Halere 5-0 partziala ezin izan du Peñasek gelditu eta SUPER AMARA Bera Bera garaipenera bidea gaindiezina zen (51’: 27-17) Arrojeria, Ezkurdia, Berasategi, Guarieiro eta Costa jokalarien golei esker, uneoro kontrolpean izan duen jokua medip.

Partida amaieran, Aula Alimentos de Valladolid taldeak markagailua txukundu du O’Mullonyren golei esker baina lepo zegoen Bidebietan gelditu da garaipena (28-24).

SUPER AMARA Bera Bera 28 (16+12): Castellanos, Aramendia (1), Menéndez (2), Berasategi (1), Azurmendi, Arrojeria (2), Cardoso (3, 1p) –titular- Arderíus (4), Ederra (2), Guarieiro (4), Etxeberria (2), Ezkurdia (5) y Costa (2) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Ausàs eta Encina.

Aula Alimentos de Valladolid 24 (11+13): Guerra, Viloria (1), O’Mullony (6, 1p), Terés (3), Álvarez, Cesáreo (5), Cuadrado (3) –titular- Cifuentes (3), Fernández (3, 1p), Cossio, González, Gutiérrez, Lovera, Bergara.

Epaileak: Álvarez –EAE- eta Bustamante –Nafarroa-

Kanporatuak: Azurmendi (2), Etxeberria, Menéndez eta Costa SUPER AMARAtik eta Terés, Cossio eta O’Mullony Aulatik

Partzialak: 2-3, 5-4, 7-6, 8-8, 12-10, 16-11 –atsedenaldia- 20-13, 21-16, 24-17, 26-17, 27-20 eta 28-24

Gertaerak: Carlos Viver hautatzailea partida ikusten egon zen

Partida ikusgai

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores