SUPER AMARA Bera Berako kapitainak argi du. “Partida guztiak irabazten baditugu txapeldunak izango gara, besteen taldeekin erreparatu gabe, hortaz, guk irabazi behar ditugu eta listo” adierazi du Alba Menéndezek.
Azken partidetan Rocasak utzitako puntuekin “Liga oso interesgarri zegoen lehen eta orain are gehiago” onartu du kapitainak.
Aula Alimentos de Valladolid taldea SUPER AMARA Bera Beraren bidean gurutzatu da berriro. Menéndezek jakin badaki “partida oso zaila izango da, horregatik, guk motibaturik, sutsu eta guztia ematera irten behar dugu, aldiz, nahasten bagara partida berriro iraultzea zaila izango dugu” Kopako partida gogoraraziz.
Valladolideko taldea eta gipuzkoarrak “elkar ezagutzen dugu” dio SUPER AMARA Bera Berako kapitainak, izan ere, aurredenboraldia hasi zenetik bost partida jokatu dituzte: hiru lagunartean –donostiarrek bi irabazi; Aulak, bat- eta bi ofizialak, Ligan bertoek nagusi zirela (34-32) eta azkena Kopako final-laurdenetan.
Menéndezen ustez “gure defentsa moldatu behar dugu, batez ere balantzean, gure bizkarra babeste aldera”. Horrez gain, “O’Mullony eta Teresa Álvarez” aipatu ditu jokalari erabakiorrak “Lulu Guerra atezainarekin batera”. Kapitainak SUPER AMARA Bera Bera konfiantzarekin ikusten du “gogokin gaude, líder goaz, lau partida gelditzen dira, Ligaren bila goaz”.