Bera Bera

Select your language

Adriana Cardoso sasoi onean dago eta azkeneko jardunaldietan sartutako golei esker -26 hiru partidetan - Leire Aramendia harrapatu du Ligako golegile nagusien zerrendan, 87 gol bana sartu baitituzte Guerreras Iberdrola Ligako 22 norgehiagoketan.

Hegaleko jokalarietik gertu, Silvia Arderíus (83) eta Maitane Etxeberria (81). Atzerago gelditzen dira: Menéndez (54), Giulia Guarieiro (53), Karsten (51), Arrojeria (34), Ederra (29), Ezkurdia (26), Sans (24), Berasategi eta Azurmendi (12), Zaldua eta Encina (9) eta Castellanos eta Costa (2). Iaz baino 43 gol sartuta, SUPER AMARA Bera Berak 655 goleki, bataz beste ia 30 sartu ditu partidako. Aldiz, 500 jaso ditu, iazko denboraldian baino 50 gehiago.

Partida guztiak kontutan hartuta: Guerreras Iberdrola ligako 22, Kopako bost eta EHF Cupeko lau, Aramendia da taldeko golegile nagusiena 120 golekin, penaltiak botatzen dituen Cardosok (114), Arderiusek (109), Etxeberria (104), Guarieiro (79), Menéndez eta Karsten (69), Arrojeria (54), Ederra (51), Ezkurdia (37), Sans (33), Berasategi (20), Azurmendi (16), Encina (10), Zaldua (9) eta Castellanos eta Costa (2) eta Lizarbe (1).  

23.000. gola

Pasa den larunbatean Villaverden sartutakoekin, gipuzkoarrek 23.034 gol sartu dituzte lau lehiaketetan –liga, Kopa, Superkopa eta Europan- ohorezko mailara igo ziren 1990. urteaz geroztik, Egin eta Garan kazetari izan zen Juan Carlos Elorzak jasotako datuak direlarik.  Adriana Cardoso izan zen 23.000. gola egin zuena SUPER AMARA Bera Berako laugarrena egin baitzuen Madrilen. Partidan hamaika gol egin zituen brasildarrak ere gipuzkoarrekin 300 goleko langa gainditu du Donostian egondako bi etapetan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores