Bera Bera

Select your language

Kontraesana dirudi baina Lacturale Bera Bera kadete taldeak minduta bukatu zuen Málagako minikopan finala jokatzeko txartela lortzerik ez zuelako eta, bestetik, poza guztia eman dutelako eta Koparekin gozatzeko aukera izan dutelako.

Ate aurrean gehien asmatu zuenak irabazi zuen aurreneko lehia, Ciudad Jardin bertan jokatu zena. Mecalia Atlético Guardések gipuzkoarrak gainditu zituen (16-19), nahiz eta Amaia Zolezzi zazpi golekin eta Evelyn Briones, lau golekin, partida ona egin. Bigarrenean, gola egiteko ardura gehiago banatu zen, 12 jokalarik egin zuten gutxienez gol bat, Zolezzik zazpi eta Lacturale Bera Berak Aula Valladolid (18-21) gainditu zuen helduek bezala, partida irauliz.

Ondorioz, lau taldeak bina puntuekin iritsi ziren larunbateko jardunaldira. Aurrenekoan Aulak Guardés (13-21) gainditu zuen, hortaz, Málagako taldearen aurrean garaipen batek igandeko finalean utziko lukete Lacturale Bera Berat aldea baina etxean gelditu zen partida (21-20), azken segundura arte lehiatu arren. Aulak jokatu zuen finala, Rocasak irabazi zuena (25-22).  Golegile nagusienak: Briones, bost; Zolezzik lau eta Del Campo eta Mujikak, hiru.

Horrez gain, kadete mailako jokalariak izan ziren sutsuenak SUPER AMARA Bera Berako partideetan, finalerdia amaituta autobusean sartzerakoan ‘pasilloa’ ere eginez. 

Ikus Juan Antonio Garaikoetxearen argazkiak

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores