Kopa berezia zen Esther Arrojeriarentzat. Iaz lehiaketa hasi baino hilabete t’erdi lehenago lotailu gurutzatua apurtu zuen eta abendura arte pistatik kanpo egon behar izan du.
Final-laurdenetan jokalaririk onena izendatuta izan zen bere taldea partidan mantendu zuelako Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurka. Finalerdietan ere joku bikaina erakutsi zuen Málagako Rincón Fertilidad taldearrean. Minutu guztietan izan da pistan eta ezer gutxi bada ere, Liga 4sportsek Kopako zazpian kokatu du usurbildarra: Mavi Nuevas Tecnologías taldeko Renata Lais, Caño eta Lópes hegaleko jokalariak eta Téllez albokoa eta Rincón Fertilidadeko Paula García eta Milic jokalariekin batera.
Aramendiak, 1.700. gola Kopan
SUPER AMARA Bera Berak 130 gol sartu ditu Kopako edizio honetan, final-zortzirenetan Ibizako Santa Eulària taldearen aurka 57 eta Málagan, 73. Cardoso izan da golegile nagusiena Kopan (23), fase finalean (14) nahiz final-zortzirenetan, Arrojeriak 20 egin ditu, horietatik 13 Málagan. Halere, Aramendiak egin zuen 18-14 golarekin gipuzkoarrek Kopan 1.700. izan zena.
Gipuzkoar gazteak
Sei jokalari gipuzkoar Montse Pucheren deialdian sartu dira Málagan jokatu diren hiru partidetan. Hiruretan, beste bi gipuzkoar harmailetan gelditu ziren, Zaldua eta Encina. Halere, azpimarragarriena da etorkizunari begira Berasategi (18 urte) eta Azurmendi (22 urte), SUPER AMARAk Ciudad Jardín pistan jokatu dituen 180 minutuetatik kopuru handia erdiko defentsan ikustea. Nahiz eta 24 urte izan, Arrojeriak guztia jokatu du eta Menéndezek (26 años) eta Etxeberriak (21 urte) Pucheren zazpikoetan finkoak izan dira.