Penaltietan eta zortzigarren jaurtiketan. Elisa Leal atezainak Lauko Elgoibar taldeko jokalariaren jaurtiketa gelditu zuen eta Leire Aizpuruk gola sartzea lortu du. Bera Berak 8-7 irabazi du penaltietan eta partida, alegia, 34-33. Norgehiagoka (22-22) luzapenera iritsi zen eta hemen ere ez zen ezer erabaki (26-26).
Atzo Bidebietan ospatu zen finalera iristeko, Bera Berak eta Lauko Elgoibar taldeek Errotabarri Ermua (32-27) eta Aiala Zarautz (17-19) estu gainditu zituzten. Indupime Basauri Euskadiko txapeldun gisa, Euskal federazioak zilarrezko mailara igoera fasea jokatzeko duen bigarren lekuaren bila abiatu ziren lau talde hauek, Guerreras Iberdrola Liga ondoregoa, hain zuzen.
Markagailuaren atzetik joan ostean, donostiarrek finala berdintzea lortu zuten. Aurreneko bost jaurtiketetatik Wingherlly Castillok bi gelditu zituen baina hemen ere berdinketa eman zen. Talde bakoitzak bina gol sartu ostean, Jokin Jiménezek Elisa Leal atepean jarri zuen eta honek Leire Aizpururi igoera fasea jokatzeko aukera eman zion taldeari. Maiatzaren 10etik 12ra bitartean izango da lauko finala sistemaren baitan. Meritu handia du talde honek, beraikia eta jubenil ugari dituena.