Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera Kopako finala jokatuko du igandean, zazpigarrena erreskadan, gaur arratsaldean bertako Rincón Fertilidad (25-26) gaindituta, Málagako Ciudad Jardín pistan. Donostiarrek Xixongo Mavi Nuevas Tecnologías izango dute aurrean 12etan (Teldeporte).

Finalerdia zoragarria izanda. Atzo baino talde sendoagoa, SUPER AMARA Bera Berak aurreneko zatia menperatu du azken emaitzak adierazi ez arren (14-14). Erasoan bikain, Arrojeriak eta Arderíusek ondo aurkitu dituzte hutsuneak baina azken minutuan Málagako taldea partidan sartu da.

Bigarren zati hasieran gol bateko aldea lortu dute baina gipuzkoarrek ondo kudeatu dute lehia, kontraerasoa nahiz joku posizionalean aukerak sortuz eta Castellanosen lanak, atepean, erabakiorra izan da minutu bat falta zela penaltia gelditzeaz gain, partida osoa bere ekarpena handia izan delako.

SUPER AMARA Bera Berak seigarren titulua bilatuko du bihar 14. Kopako finalean.

Fitxa: Rincón Fertilidad 25, SUPER AMARA Bera Bera 26  

Rincón Fertilidad 25 (14+11): Fernandes, López (1), Gandulfo (4), Boada (6, 3p), García (5), Pessoa (3) eta Martín (1) –titular- Jabby (1), Milic (4), Veljkovic eta Do Nascimiento.

SUPER AMARA Bera Bera 26 (14+12): Castellanos, Etxeberria (2), Menéndez (3), Ederra, Arderíus (4), Arrojeria (6) eta Aramendia (4) –titular- Berasategi, Azurmendi, Cardoso (4, 3p), Ezkurdia (3) eta Guarieiro. Deialdian: Zugarrondo, Ausàs, Karsten eta Costa.

Epaileak: Muro San José (Madril) eta Mosquera (Andaluzia)

Kanporatuak: Menéndez, Ezkurdia eta gorria Cardosori (48. minutan) SUPER AMARA Bera Beratik eta Jabby Rincón Fertilidad Málagatik.

Partzialak: 2-2, 4-5, 5-8, 9-11, 11-13, 14-14 –atsedenaldian- 16-15, 17-17, 20-21, 22-23, 23-24 eta 25-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores