Bera Bera

Select your language

Lehenengo zatiko 26. minutua zela, Guerra atezainaren aurrean bi jaurtiketa garbiak huts egin ondoren, Teres piboteak lekua egin du sei metroetan eta 7-15 ezarri du markagailuan, Aula Alimentos de Valladolid taldearen alde, alegia.

SUPER AMARA Bera Beraren ezaugarrienetariko bat konstantzia da eta bere buruarengan duen konfiantza. Puchek partida gelditu zuen baina Menéndez kaleratu dute. Partidak sentsazio txarrak eskaintzen zuen baina ondoren gipuzkoarren erreakzioa iritsi da, Castellanosen geldiketak medio –penalti bat- eta Ederra eta Arrojeriaren bi barneraketekin lehenengo zatiari itxuraldatu diote (10-15).

SUPER AMARA Bera Berak ondo ekin dio lehiari, baloia ondo mugituz eta sei metroetan amaituz. Puchek Berasategi-Azurmendi jarri ditu defentsaren erdian eta ondoan Etxeberria eta Menéndez –hau O’Mullony jokalariaren gainean- eta Arrojeria eta Aramendia hegaletan. Ederrak eta Arderíusek gipuzkoarren erdiko defentsak ordezkatu dute defentsan.

Halere, lehenengo zati erdialdean, Aula Alimentos de Valladolid taldeko defentsak hutsuneak itxi ditu, Guerrak geldiketak egin ditu eta gainera kontraerasoan bikain aritu dira Cuadrado lagun. Puchek Karstenekin saiatu da baina argentinarrak ez du behatza ondo. Ondoren Guarieiro, halere, azken hiru minutura arte ez da gipuzkoarren erreakzioa iritsi.

Bigarren zati hasiera erabakiorra izan da. Menéndez Berasategi ondoan jarri da eta Guarieiro adi O’Mullony jokalariaren mugimenduekin. Gipuzkoarrak baloiak lapurtzen hasi dira eta aitaren batean partida sartu dira Guairierio, Aramendia, Cardoso eta Berasategiren golei esker (36’: 16-16).

Ia bigarren zati osoa gainetik eta SUPER AMARA Bera Bera Kopara iritsi da sustsu. Castellanos geroz eta handiagoa egin da eta Guarieiro donostiarrak aurretik jarri ditu. Halere, Aulak 0-3 partziala lortu du (19-21). Puchek Guarieirori atsedena eman dio, Arderíusek paseak, golak eta defentsan banakakoa egin dio O’Mullonyri eta partida berdindu dute berriro gipuzkoarrek.

Finalerdietara txartela azken hamar minutuetan erabaki da. Castellanos, bikain, Berasategi, kontraerasoan aurreratu du taldea (24-23). Etxeberria eta Arderíusen artean fly batek zaletuen txalo zaparrada eragin ditu eta Arrojeriak ondo kudeatu ditu Aularen hutsak. Ederrak hiru gol sartu ditu finalerdiak ziurtatzeko, Kopako zazpigarrena jarraian eta historian 19.

SUPER AMARA Bera Bera aurkariaren zain dago, Rincón Fertilidad Málaga eta Mecalia Atlético Guardés (20,30etan) taldean artean. Finalerdia, bihar 16,30etan (Teledeporte) Málagako Ciudad Jardín pistan.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 30,  Aula Alimentos de Valladolid 27

SUPER AMARA Bera Bera 30 (10+20): Castellanos, Etxeberria (1), Arrojeria (6), Berasategi (2), Azurmendi, Menéndez (1) eta Aramendia (2) –titular- Arderíus (4), Ederra (6), Cardoso (3, 2p), Guarieiro (5), Karsten eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Ezkurdia, Ausàs eta Costa.

Aula Alimentos de Valladolid 27 (15+12): Guerra, Viloria, Cifuentes (2), Álvarez (4), Cesáreo (2), O’Mullony (7, 5p) eta Cuadrado (4) –titular- Terés (3), Fernández-Agusti (1p), Lovera (1), González (2), Gutiérrez (1) eta Sanz (o.a.).

Epaileak: Macías eta Ruiz (Andaluzia)

Kanporatuak: Arrojeria eta Menéndez (2) SUPER AMARA Bera Beratik eta Cesáreo (2), Terés eta Álvarez Aula Alimentos de Valladolidetik

Partzalak: 2-2, 4-5, 6-8, 6-10, 7-13, 10-15 –atsedenaldian- 14-16, 18-18, 19-20, 23-23, 26-23 eta 30-27

Gertareak: Partidako jokalari onena izendatu dute Arrojeria.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores