Bera Bera

Select your language

Kopako 27. Fase finala izango da Málagakoa Bera Berarentzat, izan ere, 1992.. urteaz geroztik donostiarrak leku finkoa dute, 2015. urtean sailkatze sistema aldatu zelarik, lehen itzuliko zazpi edo zortzi taldeen eskubidea izatetik ohorezko mailako taldeei eta zilarrezko mailako batzuei aukera ere emanez.

Bihar, ostirala 16etatik aurrera (Teledeporte) Málagako Ciudad Jardín kiroldegian egingo du debuta Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurka (José Alberto Macías eta Ernesto Ruiz, andaluziarrak). Ordubeteko saioa burutu duen SUPER AMARA Bera Berak ez du Aula besterik moduan, jakin badakielako partida estua izango dela.  

Rocasa eta Xixongo Mavi Nuevas Tecnologías taldeak Kopako XXXIX. edizioa 12,30etan. Multzo horretan 18etan Canyamelar Valencia eta Godoy Maceira BM Porriño arituko dira elkarren aurka eta final-laurdenak amaitzeko, bertako Rincón Fertilidad Málagak Mecalia Atlético Guardés hartuko du. Garailea gipuzkoarren eta valladolideko taldeen aurteko irabazlea izango du aurrean final-erdietan larunbatean 16,30etan (Teledeporte).

Kopako 64 partida

Donostiarrek Kopako 64 partida jokatu dituzte, 60 fase finaletan eta beste lau final-zortzirenetakoei dagokienak, 2015 eta 2016an, Kordoban eta Zarautzen –partida bakarrera- eta aurten Ibizako Santa Eulària taldearen aurkako biak.

Fase finaletan jokaturiko 60 partidetatik, 38 irabazi eta 22 galdu. 18 aldiz gainditu ditu final-laurdenak, 13 aldiz finalera iritsiz eta boste aldiz txapeldun izanda. Gipuzkoarek aurreneko lau finalak galdu zituzten: 1993, 1996, 1997 eta 2006an. Handik aurrera Bera Bera hamar finaletara irtsi da –azkeneko seirak - 2007, 2009, 2013, 2014 eta 2016koak irabazi dituelarik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores