Entrenatzaile eta kapitainak komunikabideen aurrean agertu dira SUPER AMARAko Bentaberriko dendan Málagara Autocares Davidekin abiatzeko ordu batzu lehenago, Kopako XXXIX. edizioak taldearentzat duen garrantziaz bozeramaile gisa.
Gipuzkoarrek 27. aldiz jarraian lehiatuko dira zortzi taldeek ospatzen duten fase honetara, hau da, ez dute hutsik egin 1992. urteaz geroztik, finala 13 aldiz jokatuz eta bost titulu bereganatuz.
Azken segundura arte borrokan ibili arren, Kopan nahiz Ligan, 2017. urteak ez zuen titulurik utzi donostiarrentzat, hortaz, Montse Puche, Alba Menéndez eta Esther Arrojeriak garbi adierazi dute “Kopa Donostiara ekartzeko asmoekin goaz”.
Taldea “momento onean eta ilusio handiarekin” iritsi dela dio entrenatzaileak eta “faboritoen etiketa onartuta dugula” adierazi du “nahiz eta talde indartsu asko egon aurten”.
Ciudad Jardin kiroldegian ostiralean 16etan egingo du debuta SUPER AMARA Bera Berak Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurka, Ligan gipuzkoarrak gainditu duten talde bat. Egoeras galdetuta, Puchek onartu du “jokalariei Aularen aurka partida besterik ez diet aipatu eta oso konzentratuta egon behar dugu”, bere esanetan, gakoa “defentsan jarriko dugun intentsitatea Ligan gol gehien sartu digun taldea baita”.
Bestetik, Alba Menéndez kapitainak adierazi du “norgehiagoka bakoitza topera joan behar dugu, Kopak ilusio handia egiten digu eta hortara goaz!” aipatu du zarauztarrak. “Kopa entzun begiak zabal-zabalik jartzen zaizkigu, titulo gose gara eta”.
Aulaz galdetuta, azpimarratu du “defentsa da gakoa, beraien erasoa kontrolatuz gero errazago izango dugu”. “Ligan bezala, Kopa estu egongo da eta oso zaila da” halere, kapitaina gogokin dago “Kopa altxatzeko igandean”.
Esther Arrojeriak arantza kendu nahi du “iazko galdu nuelako eta oso gaizki pasa nuen harmailetan ikusten”. “Klubak eta nik ere gustoko dugu Kopa eta, gainera, aurten fisikoki oso ondo nago”.
Bere ustez, “Kopan partidaz partida joan behar dugu, berdin dio zer nolako bidea egin behar dugu, faboritoak pistan erakutsi behar du eta”.
Arrojeriak taldea “bolada onean” ikusten du. “Fisikoki ondo, geroz eta hobeto defendatzen ari gara, atezainek ere bolado onean daude, hortaz, Kopan paper ona egin dezakegu”.
Aulaz galdetuta, Usurbildarrak onartu du “Ligan gol asko izan ziren eta hori ez zaigu komeni”. Arrojeriak eskatu du “defentsa ona eta erasoan lasaitasuna egoerak aprobetxatzeko”. Eta Kopa irabazteko “nekearen kudeaketa, plantilla zabala baitugu”.