Asteburu berezia, nesken kadeteen Minikopa Málagan, seniorren sailkatze fasea eta beste zazpi partida Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat. Lacturale Bera Bera bi norgehiagoka jokatuko ditu ostiralean Málagan –10,15etan Ciudad Jardínen eta 19etan El Carranquen- eta bestea larunbatean 11,30etan, El Carranquen ere bai.
Bestetik, emakumezkoen senior taldeak Euskal ligak duten bigarren txartela eskuratu nahi du Zilarrezko mailara igotzeko sailkatze fasea jokatu ahal izateko. Euskadiko txapeldun Indupime Basaurik liga irabazita eskubidea du igoera fasean izateko eta falta dena lau talde hauen artean jokoan jarriko da Bidebietan: Bera Bera, Aiala ZKE, Lauko Elgoibar eta Errotabarri Ermua. Larunbatean 17,45etan zarauztarrak eta Elgoibartarrak aurrez aurre izango dira eta ondoren, 19etan donostiarrak eta bizkaitarrak. Irabazleek igandean 12etan Bidebietan, izango dute hitzordua.
Ordutegiak:
Apirilak 21, larunbata:
09,30: Yoldi Infantil neskak Bera Bera Urdina vs Ereintza Beissier
10,00: Elgoibar Infantil neskak Pneumax vs Bera Bera Laranja
11,15: Elgoibar Infantil mutilak Txarriduna Elgoibar vs Bera Bera Urdina
11,15: Eibar Kadete neskak Avia Eibar vs Bera Bera Urdina
16,00: Bidebieta Kadete mutilak Bera Bera Urdina vs Aloña Mendi
17,45: Legazpi Kadete mutilak Caribe Berri-Legasa vs Bera Bera Laranja
Apirilak 22, igandea:
10,00: Bidebieta Kadete neskak Bera Bera Laranja vs Ordizia Eskubaloia