Bihar asteazkena, 11,30etatik aurrera, Málagako Udaletxeko Ispiluen gelan Andaluziako hiri honetan apirilaren 20tik 22ra bitartean ospatuko den Kopako fase finalaren zozketa burutuko da.
Zozketan zortzi talde izango dira, halere, arauak finkaturik bi zerrenda buru izendatuta daude: Rocasa egungo txapeldun gisa eta Rincón Fertilidad antolatzaile moduan. Fase finala osatuko dute: SUPER AMARA Bera Bera, Mecalia Atlético Guardés, Aula Alimentos de Valladolid, Godoy Maceira BM Porriño, Canyamelar Valencia eta aurreneko aldiz Xixongo Mavi Nuevas Tecnologías.
Apirilaren 20an, ostiralean, final-laurdenak ospatuko dira. Larunbat arratsaldean finalerdiak eta igande eguardian, finala. Málagako Ciudad Jardín kiroldegiak helduen Kopa hartuko du eta El Carranquen –Rincón Fertilidad taldeak jokatzen ohi duen pista- Minikopa, bertan Lacturale Bera Bera delarik. Kadeteen kasuan ligaxka egingo dute zozketak eman dituen multzoak errespetatuz.
Kopako aurtengo edizioak ezaugarri bat izan dezake, taldeen artean estutasuna da nagusi, izan ere, SUPER AMARA Bera Berak Guerreas Iberdrola ligan Rocasa, Aula Alimentos Valladolid eta Rincón Fertilidad Málaga taldeen aurka amore behar izan zuen. Kopan diren zortzi taldeek puntuak urratu dituzte gainontzeko talderen baten aurka.
SUPER AMARA Bera Berak zazpigarren finalera jarraian iristea nahi du eta gustoko duen titulua berreskuratzea.