Atsedenaldirako ia betarik izan gabe, SUPER AMARA Bera Berako lau jokalari Espainiako hiru selekzioekin bat egingo dute gaur: Etxeberria gorenekoarekin, Arrojeria eta Aramendia B delakoarekin eta Berasategi, junior mailako taldearekin, helburu ezberdinak dituztenak.
Garrantzitsuena Espaniako goreneko selekzioak duena, Frantziako Europarako sailkatze fasearen hirugarren eta laugarren jardunaldiei helduko die Alemaniaren aurka. Carlos Viver hautatzailearen taldeak Stuttgarten jokatuko du asteazkenean (19etan) eta larunbatean (hilak 24) Donostiak hartuko du Gascan norgehiagoka bera (20etan). Carmen Martín baja dela, Maitane Etxeberriak minutu gehiago izango ditu. Gipuzkoarra sasoi onean dago Xixonen sartutako lau golak erakusten dutelarik.
Horren inguruan, antolatzaileek egun osoan Fan Zone delakoa jarriko du Gasca ondoko aparkalekuan karpa bat jarrita. Bertan Street Handball txapelketak izateaz gain, jolasak, musika eta mokadu bat edo beste hartzeko aukera izango da.
Junior selekzioa, Europako txapelketako sailkatze fasea
Espainako B selekzioarekin, Esther Arrojeria eta Leire Aramendia Poloniaren aurka bi lagunarteko jokatuko dute larunbatean (19etan) eta igandean (12,30etan) Bejar herrian, non konzentrazioa burutuko duten Abel Estévez eta Susana Pareja hautatzaileekin.
Imanol Álvarezek zuzentzen duen junior mailako selekzioak, berriz, Portugalen Europako txapelketa jokatzeko txartela bereganatu behar du. Leiria hirian bertakoen aurka estrenatuko da ostiralean (21etan), larunbatean (16etan) Bulgaria izango du aurrean eta igandean (14.30etan) Austria.
Ondorioz eta Aste Santuan jardunaldirik ez dagoenez, Guerreras Iberdrola Liga apirilean itzuliko da. Rocasa lidergoan da atzo Elche Mustang taldeari irabazita eta Guardesek Aula Alimentos Valladolid gainditu zuenez, esan daiteke, titulua hiru taldeen eskuetan dagoela zazpi jardunaldi falta direla.