Bera Bera

Select your language

Eskarmentua, beharra, harmailaren bultzada, defentsako lana eta erasoan lasaitasuna arlo erabakiorrak izan dira gaur SUPER AMARA Bera Berak Ibizako ANTS:BFIT Muchoticket Santa Eulària gainditu ahal izateko (28-22, 14-13 atsedenaldian).

Izan ere, markagailuak ez du gaur arratsaldean Bidebietan bizitakoa adierazten, partida Castellanosek bere atetik itxi duena. Santa Eulàriak estutu ditu gipuzkoarrak, onena ateraz eta barneratuz denboraldi amaiera arte ez dagoela partida errazik.

Elkarren aurka lau partida jokatu dituzte aurten, sorpresa gutxi hortaz. Donostiarrak sustsu irten dira, defentsako lana bikaina eta kotraeraso bortzitza Menéndez eta Etxeberria bitarte. Arrojeria gehitu da ondoren, fly bidez gol bikaina sartuz kanpotarren lehen hutsartea eraginez (7’: 6-2). Puchek A Guarda irabazi zuen taldea kantxaratu du, Berasategi eta Azurmendi defentsa erdian, erasoan Ederra eta Karsteni lekua eginez.

Norgehiagoka aldatu da ANTS:BFIT Muchoticket Santa Eulàriak pistako zazpigarren jokalaria sartu duenen. Aurreneko partidetan egoera horietan baloi ugari galdu zituzten baina gaurkoan ez da horrela izan. Hutsuneak egin dituzte Ana González hegaleko jokalariak ondo aprobetxatu dituenak. Une batean, golak alde batera eta bestean eman dira.

Halere, SUPER AMARA Bera Berak erasoa ondo landu du Menéndez eta Arrojeria bitarte. Puchek Ezkurdia, Cardoso eta Guarieiro sartu ditu baina defentsak ez zuen asmatzen zazpiko erasoa gainditzen. Atsedenaldian, 14-13.

Bigarrenean, SUPER AMARA Bera Bera ondo hasi da, Guarierioren bi barneraketekin baina Ausàs kaleratu dute, Santa Eulàriak ederki aprobetxatu duena 0-4 partziala bereganatuz eta aurretik jarriz (16-18). Halere, gipuzkoarrek defentsan estutu dute eta Cardosok eta Arrojeriak beraien pistatik golak egiteko aukera izan dute.

Ibizako taldea sei edo zazpi jokalariekin eraso egiten zuen baina donostiarrek ez diete gol gehiago sartzen utzi, gol bakar bat azken hamar minutuetan. Arrojeria eta Arderíus batera pistan hutsuenak ireki dituzte Menéndez, Aramendia eta Cardosok ondo gauzatu dituztenak.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 28, ANTS:BFIT Muchoticket Santa Eulària 22

SUPER AMARA Bera Bera 28 (14+14): Castellanos (1), Etxeberria (4), Menéndez (5), Ederra (1), Arrojeria (4), Karsten (2) eta Aramendia (2) –titular- Berasategi, Azurmendi, Cardoso (6, 4p) Ezkurdia (1), Guarieiro (2), Ausàs eta Arderíus. Deialdian: Zaldua eta Zugarrondo (o.a.)

ANTS:BIFT Muchoticket Santa Eulària 22 (13+9): Palomino, Dumitrescu (3), Ferrer (4), García (2), Campos (4), Piedade eta González  (4) –titular- Morell (1), Cañavera (1), Carrión (1), Boned (2), Rodríguez eta Muñiz (o.a.)

Epaileak: Fernández eta Rodríguez (madrildarrak)

Kanporatuak: Ausàs (2) SUPER AMARAtik eta Piedade eta García ANTS:BIFT Muchoticket Santa Eulàriatik

Partzialak: 3-0, 6-5, 9-7, 11-8, 12-10, 14-13 –atsedenaldian- 16-15, 18-18, 21-20, 22-21, 25-21 eta 28-22

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores