SUPER AMARA Bera Bera berriro ere Guerreras Iberdrola liga irabazteko aukerak berreskuratu ditu match-ball gaindituta gaur Mecalia Atlético Guardés (21-22) egungo txapelduna etxean gaindituta, galizarren aurretik jarriz gol average delakoari esker eta lidergoan lo eginez.
Gipuzkoarrek, hortaz, zaileena egin dute. Joku bikaina erakutsiz Telden irabazita, duela hiru urte bezala A Sangriñan lortu dute berriro garaipena. Halere, oraingo honetan gaztez osaturiko taldearekin izan da, horietatik asko gipuzkoarrak, garaipenari merito gehiago ematen diona, ezinbestekoa Ligan aukerak izaten jarraitzeko. Donostiarrak zaileena ere egin dute, nahiz eta partida luzeegia egin zaien azken segundura arte bi puntuei eutsi behar izan diote, 45. minutuan 11-20 markagailuak adierazitako tartea hustuz.
SUPER AMARA Bera Bera amorruz atera da Puchek atarikoan esan bezala. Halere amorrua ondo bideratuta, intentsitatez eta konzentrazioaz. Aitaren batean 0-4 aurretik Aramendiak -hiru gol- eta Arrojeriak sartuta.
Prades entrenatzaileak 4. minutuan gelditu du lehia baina bere taldea ez da esnatu. Pucheren jokalariek aprobetxatu ez dutena. Halere defentsan lan bikaina egin dute eta Castellanos atepean, gaindiezin. Berasategi eta Azurmendi erdian -18 eta 22 urte- horma gogorra osatuz Menéndez eta Etxeberriak ondo baino hobeto lagunduta –lau gipuzkoar gazte- bosgarrena Arrojeria hegal batean eta Aramendia, bestean.
Azurmendi zigortu dute eta Guardések gol sartu du 9. minutan. Horren ostean Arrojeriak hartu du zuzendaritza erasoan eta A Sangriña aho zabalik zegoen ikusten ari zenarekin (1-7).
Pradesek 3-10 markagailuan hutsartea eskatu du Arrojeriari banakako defentsa egiteko. Puchek Guarieiro sartu du Ederraren ordez. Espiñeira sartu du Guardések eta Semperek birritan asmatu du, halere, Arrojeriak eta Menéndezek SUPER AMARA Bera Bera eroso utzi dute 7-14 atsedenaldian.
Bigarren zatian, Guardésen erreakzioa iritsi beharrean, SUPER AMARA Bera Berak erakutsi du nola defendatu eta kontraerasora nola irten. Castellanosek gelditu eta Aramendiak gauzatu. (8-18, min 38). Etxeberria bi minutu zigortuta, ondo aprobetxatu dute bertakoek halere, Karsten jokalariak 45. Minutura iritsi gabe (12-20) lasaitu du bere taldea.
Arrojeriaren zigoarrak Guardés animatu du, gipuzkoarrek eraso luzeak egiten zituzten eta jaurtitzeko aukera garbiak aurkitu gabe edo Carrera atezainak desbideratuta. Guardések 6-0 partziala lortu du eta Etxeberria, baloi loratu batekin, bolada txarrari amaiera jarri dio (17-21). Halere oraindik zazpi minutu falta ziren.
Doirok eta Kurchankova gerturatu dute Guardes, Cardosok asmatu du penaltiarekin (57’: 19-22) baina oraindik sufritzen jakin izan dute donostiarrek Egozkuek gol batera utzi du taldea minutu bat falta zela. Etxeberriak kolpe gogorra jaso du buruan eta Guardések ez du berdinketarako aukerarik izan. Gipuzkoarrak lider jarri dira bihar Rocasa eta hirugarren sailkatua Aula Alimentos de Valladolid taldeen arteko partidaren zain.
Fitxa: Mecalia Atlético Guardés 21, SUPER AMARA Bera Bera 22
Mecalia Atlético Guardés 21 (7+14): Carratú, Rodrigues (2), Mendoza, Doiro (2), Castell, Gómez (1) eta Gutiérrez (1) –titular- Romero, Espiñeira (1), Egozkue (3), Méndez (1), Sempere (3), Hernández (1), Urban (3), Kurchankova (3) eta Carrera (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 22 (14+8): Castellanos (1), Etxeberria (2), Menéndez (1), Arrojeria (3), Ederra (1), Karsten (2) eta Aramendia (7) –titular- Berasategi, Azurmendi, Ausàs, Cardoso (4, 3p), y Guarieiro (1). Deialdian: Ezkurdia, Zaldua, Encina eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Jesús Escudero eta Jorge Escudero (kantabriarrak)
Kanporatuak: Doiro, Gutiérrez eta Egozkue Mecalia Atlético Guardésetik eta Azurmendi, Menéndez, Etxeberria eta Arrojeria Super Amara Bera Beratik.
Partzialak: 0-4, 1-4, 2-7, 3-10, 5-11, 7-14 –atsedenaldia- 8-15, 9-19, 11-19, 15-20, 18-21 eta 21-22