Bera Bera

Select your language

Asteartean Ibizako ANTS:BIFT Muchoticket Santa Eulària taldeari Kopako final-laurdenetan egindako bi golei esker, Esther Arrojeria 300 goletara iritsi da Bera Berarekin lehiaketa ofizialetan.

2012ko urriaren 27an egin zuen debuta Bera Berarekin Arrojeriak, Gascan jokatutako partida batean. Zazpigarren jardunaldia zen eta usurbitarrak, astebete lehenago Elxen egon zena, pistan minutu batzu izan zituen Reyes Carrere entrenatzailea zela. Bera Bera Telden lidergoan jarri zela Telden irabazi ostean –ez zuen lidergoa utzi Liga aurreneko aldiz irabaziz- Arrojeriak bere lehenengo gola sartu zuen eta Bidebietan egin zuen 13. Jardunaldian (2012-13 denboraldian) Castro Urdiales  taldeari (31-16). Halere, ez zuen jarraipenik izan, beste partida bat jokatu zuen –gola eginez Cleba León taldeari- eta beste hiru deialdietan sartu zen (Castron izan zen Ezkurdiarekin aurreneko Liga irabazten).

Hurrengo denboraldian, Bera Berak Txapeldunen ligako multzoen fasean parte hartu zuenez  Imanol Álvarez eta Martin Larrañaga entrenatzaileek plantillaren artean minutuak banatzea erabaki zuten. Superkopan eta ligako aurreneko hiru partidetan deialdian sartu arren, Arrojeriak 30 partida jokatu zituen, 41 gol eginez (31 ligan, zortzi Kopan eta bi Txapeldunen ligan –horietako bat Leynaud frantziarrari-). Alcobendaseko Kopan egindako lanak junior  mailako selekzioara eraman zuen.

Lesio txiki batek Guadalajan jokatu zen Superkopatik at ez ezik Ligako aurreneko partidatik kanpo ere utzi zuen. Halere, Aitor Etxaburu eta Montse Pucherentzat finkoa izan zen usurbiltarra. 33 partida eta 71 gol (54, Ligan; zazpi Kopan eta 10, Europan).

2015-16 denboraldian Montse Pucherekin partida guztiak jokatu zituen, guztira 33. Superkopan estrenatu eta gola sartu ere bai, Gascan Rocasaren aurka. Guztira, 81 gol (71 Ligan, Supercopan bat, Kopan zazpi eta bi Europan).

Iazko denboraldian, 2017ko martxoan, Errumanian Espainiako goreneko selekziorekin entrenatzen ari zela izanda lesio larri baino lehen guztia jokatu zuen. Ordura arte, Arrojeriak 23 partida jokatu zituen, sekula baino gol gehiago zeramala: 88 gol (Ligan, 76; hamaika Europan eta bakarra Superkopan). Eta aurtengo denboraldian, Ligako bost partida eta hamar gol eta Kopako bi norgehiagoketan, zazpi.

Ondorioz, 300 gol jokatu dituen 128 partida ofizialetan: 244 gol Ligan, 29n Kopan, 25 Europan eta bi, Superkopan.

Alba Menéndez, Kopako 1.600 gola

Asteartean Bidebietan Alba Menéndezek egin zuen SUPER AMARA Bera Berako bosgarren gola (5-2). Gol bitxia izan zen, alboko marra zapaltzen ari zela, 31 metroetatik, Santa Eulàriako atea hutsik zegoela aprobetxatu zuen eta donostiarrek Kopan sartzen duten 1.600, ibilbidea 1992.an hasi zelarik. Kapitaina Bera Berakin 500 gola egitetik gertu gertu dago.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores