Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Montse Puchek pozik zegoen Rocasa eta ANTS:BIFT Muchoticket Santa Eulària taldeak gaindituta, azken hau Kopako kanporaketan, halere, “aste borobila izateko Rincón Fertilidad Málagari irabazi behar diogu larunbatean”. Bidebietak hartuko du norgehiagoka 18 etan.

Halere, Puchek ohartari du. “Málagak bi aste darama gure partida prestatzen, jokua hobetu du,  Challenge Cupeko final-laurdenetan dago eta gauzak zailak jarriko dizkigu”.

Bere taldeaz azaldu du “konfiantza hartu du, jokalarien jarrera partida hauetan zoragarria izan da –Rocasa eta Kopako kanporaketa-, norgehiagoken garrantzia jakinda eta oso ondo erantzun dute”. Talde gaztea izan arren, Puchek azpimarratu du “bat egin dute, gaztetasunak presioa gainditu du, taldea indartu da eta jokalariek gozatu egin dute”. “Esfortzuak pena merezi izan du” goraipatu du.

Larunbateko aurkariaz galdeturik, Puchek adierazi du “geroz eta hobeto dago” eta azpimarratu du “egiten duten jokua, posizionalean nahiz kontraerasoan”. Azkenik, Arderíusen orkatila bihurrituaz, entrenatzaileak esan du “azken unera arte kolokan izango dugu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores