Bera Bera

Select your language

Málagak apirilaren 20tik 22ra bitartean izango diren hirugarren taldea ezagutu du, SUPER AMARA Bera Bera, hain zuzen, ANTS:BIFT Muchoticket Santa Eulària (35-17, 13-8 atsedenaldian) aise gainditu ostean. Hortaz bertako taldea eta Rocasas, egungo txapeldunarekin bat egingo dute donostiarrek .

Gipuzkoarrek joaneko partidarekin ahaztu dira (21-22) eta hasieratik aukera gutxi eman dio Ibizako taldeari, aurreneko zatian gerturatu ziren arren, bigarrenean SUPER AMARA nagusi izan ziren Bidebietan jokaturiko partidan. Hortaz, 27. urte jarraian izango donostiarrak Kopako azken fasean.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 35, ANTS:BIFT Muchoticket Santa Eulària 17

SUPER AMARA Bera Bera 35 (13+22): Castellanos, Etxeberria (1), Menéndez (3), Berasategi (3), Azurmendi (2), Arrojeria (2) eta Aramendia (2) –titular- Ederra (2), Karsten (2), Cardoso (7, 3p), Ezkurdia (3), Guarieiro (7), Encina, Ausàs, Lizarbe (1) eta Zugarrondo (o.a.)

ANTS:BIFT Muchoticket Santa Eulària 17 (8+9): Palomino, Dumitrescu, Ferrer, García (6), Campos (6, 1p), Piedade (1) eta González –titular- Morell, Cañavera, Carrión (2), Macasaet, Boned (2), Rodríguez eta Muñoz (o.a.)

Epaileak: Ansoleaga eta Izquierdo (euskaldunak)

Kanporatuak: Ausàs (2) SUPER AMARAtik eta Piedade eta Campos ANTS:BIFT Muchoticket Ibizatik

Partzialak: 4-1, 6-3, 8-5, 9-8, 10-8, 13-8 –atsedenaldia- 17-9, 19-9, 24-10, 27-15, 31-17 eta 35-17

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores